Oinezkoen segurtasunaren gaineko kanpaina berria martxan jarri du Bermeoko Udaltzaingoak. Maiatzaren 1era bitartean hainbat arau hausteren gaineko kontrola indartuko dute, “oinezkoak inplikatuta dauden istripu kopurua” murrizteko jomuga izanik. Horretarako, herriko hainbat puntutan kontrol bereziak egingo dira.

“Besteak beste, semaforoak eta zebra-bideak errespetatzen direla begiratuko” direla nabarmendu dute Udaleko bozeramaileek. “Bai gidarien eta baita oinezkoen aldetik ere”. Gainera, gidatzerakoan telefono mugikorra, GPS-a edo arreta galtzeko arriskua sortu dezaketen gainerako elementuak erabiltzen ez direla arreta bereziz begiratuko da.