Etorkizunean Muruetan egingo den inbertsiorik potenteena izango da. Eta aukera emango du erdialdean, Eleizalde auzunean, herritarrak batzeko lekua izatea. Udalak aurrera egitea adostu du udal frontoia erabarritzeko, kirol eraikina "eguraldi txarretik babestutako instalazioez horni-tzeko, mendebaldean itxitura eginez, aldagelak sortuz, argiak eraginkorragoak eta jasangarriagoak diren beste batzuez ordezkatuz eta pilotalekua egokituz (zorrotenak, fatxadak...)". Lanen aurrekontua 309.724,83 eurokoa izando dela nabarmendu dute.

Udalez gaindiko zenbait laguntza baliatuko ditu Muruetako Udalak lanak egin ahal izateko. Horien artean Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Egiten programa, eta baita Eusko Jaurlaritzak emandakoak ere. Helburua zera da: "Proiektuhonegaz bizi kalidadea irabazi eta herriko bizitza sozio-kulturaladinamizatu gura dogu", Julen Karrion alkatearen hitzetan. Izan ere, "gure frontoiak, Muruetako erdigune neuralgikoan, hainbat ekitaldi hartu ahal izango dauz, kirolekoak zein kulturalak, lehenago eguraldi txarragatik egin ezin zirenak, eta Eleizalderi bainu publikoen zerbitzua emon ahal izango jako. Obra garrantzitsua da herriarentzat", laburbildu du.

Aspaldidanik herrian egiten diren hainbat ekimenek kokaleku berria izango dute. Lanen lizitaziorako baldintza-agiria onartuta, lanen gakoa frontoia ixeta izango da. "Horrek bermatuko du euria egiten duen egunetan frontoia erabili ahal izatea, bai kirola egiteko, bai ekitaldi kulturalak, sozialak edota topaketak egiteko", diotenaren arabera. Bestetik, aldagelak ere sortuko dira, orain arte ez zeudenaak, eta bertan aritzeko argiak eraberrituko dira, "eraginkorragoak eta iraunkorragoak" izango direnak, eta pilotalekua bera ere egokituko da (zorrotenak, fatxadak).

Irailean

Lanak ahal bezain arinen hastea da Muruetako Udalaren guraria, horrela frontoi berria aurtengoan erabilgarri izateko. Hala ere, egutegiak bereak egingo ditu. Bai lanen lizitazioak bere egutegi propioa sortarazten duelako, eta baita Muruetan egiten diren ekimen ezberdinak ere errespetatzea adostu dutelako. "Obrak irailean hasiko dira, Andra Mari jaien ostean, udan eta jaietan frontoiaren erabilera bermatu ahal izateko". Helburua da pilotalekuko instalazio berriak ireki ahal izatea Txarriki Egunaren hurrengo ospakizunerako, abenduaren 4rako, zehazki. Orduantxe izango dira aerabilgarri Eleizalde auzuko eraikinaren zerbitzu berriak.