Egunotan Madrilen ospatzen den FITUR nazioarteko turismo azokan, Urdaibaik eta Lea Ibarrak bisitariei eskaintzeke dituzten baliabideak aurkeztu dituzte. Batetik, Euskadin den Biosfera Erreserba bakarreko arduradunek eskualdearen jasangarritasuna izan zuten hizpide. Bestetik, Lekeitio eta Lea Ibarrako herrien artean garatutako Lea Ibilbidearen proiektua aurkeztu zuen Lekeitioko Udalak.

Aste honetan FITUR nazioarteko turismo azoka ospatzen ari da Madrilen. "Bertan, munduko herrialde nagusiek haien baliabide turistikoak ezagutzera ematen dituzte eta, horien artean, Lekeitio eta Lea Ibarrako herrien inguruan kokatzen den Lea Ibilbidea aurkeztu da", jakinarazi zuten Lekeitioko udaleko arduradunek". GR38 ardoaren eta arrainaren ibilbidearen parte den "baliabide turistiko honen garrantzia azpimarratu da; itsasoa, landa eremua, natura, kirola edota gastronomia nabarmenduz". Nabarmena da azpiegitura, izan ere orain gutxi Eusko Jaurlaritzak Lea ibaiaren arro osoa Industria Paisaia gisa katalogatu zuen, "ondare aberatsa duelako eta gailu hidrauliko, presa, burdinola, errota, baserri edo dorre asko dituelako". Eta bestetik, Eusko Jaurleritzak "datozen urteetan garatu beharreko Helmugako Turismoaren Jasangarritasun Planen" artean barneratu du. Next Generation funtsen barnean, proiektu honek bi milioi euroko laguntza jaso du hurrengo urteetan egingo diren lanak buru-tzeko.

Lea Ibilbideari balioa ematen jarraitzeko garatu eta egingo diren jarduerak aurkeztu dira. "23 kilometroko ibilbide hau Lea ibaiaren ibarrean barrena doa eta Lekeition amaitzen da. GR38, ardoaren eta arrainaren ibilbidearen barnean aurkitzen da eta gure eskualdean bultzada handiagoa izango du datozen urteetan".

"abertastasun handia"

Hala, natura- eta ondare-aberastasun handia du lea ibilbideak, "gure nortasunarekin eta historiarekin zerikusia duen produktu turistiko baten inguruan egituratzen dena: naturaz, ondareaz, itsasoaz eta, batez ere, lurraldeari lotutako jendeaz". Naturaren ikuspegitik duen kontserbazio-egoeraz gain, nabarmendu behar da Eusko Jaurlaritzak Lea ibaiaren arro osoa Industria Paisaia gisa katalogatuta zuela orain urte gutxi.

Lea-Artibaiko udalerriak "ahalegin handi"a egiten ari dira ondare natural eta kulturaleko baliabideak birgaitzeko eta horiei balioa emateko, bailara osoan ardatz turistiko bat antolatzeko. Baliabide horietako batzuek ingurunea baliabide digitalen bidez interpretatzeko aukera ematen dute, garai berrien araberako zerbitzua eskainiz. "Besteak beste Ziortzako monastegia, Bengolako interpretazio zentroa, Isurietako parkea, Lea ibaiko padurak, ibaier-tzeko ontziolak bokalean, Marierrota marea-errota, Mendieta ontziola, Garraitz uhartea, Santa Katalinako itsasargia edota Lekeitioko alde zaharra, portua eta Andre Mariaren basilika".

Bestetik, Urdaibai ere presenta da Fitur azokan, Eta lau haizeetara zabaltzen ari den eskaintzaren artean Erreserba Biosferako azpiegitura nabarienak daude. Turismoa suspertze aldera, Europako Turismo Jasangarriaren karta sinatu izana goraipatu dute. "Ziurtagiri hau bide-orri bat da ekoturismoaren printzipioei heltzen dien turismoa garatzeko, inguruneko ingurumen, gizarte eta ekonomiaren errespetuan oinarritutakoa.