Tonpoi inguruan abenduan lanak hasi ostean, datorren martxorako amaituko dituzte Bermeoklo kostaldeko ingurunean egin beharrekoak. LIFE Urban Klima 2050 egitasmoaren baitan antolatutako proiktua, beronen bitartez balio handiko gunea atonduko dute. Azaroan lizitazio prozesua behar bezala bete ostean eta lanak adjudikatu ostean -hauek 235.000 euroko kostua izan zuten- eta iragan den hilabetean lanei ekin ostean, hauek udaberri aldean amaituko dituzte. “Parke publiko natural bat osatzea” da helburu nagusia, naturari errekuperatzeko bultzada emaneza.

Bermeoko Udalak gidatzen duen ekintza honen jomuga da “esparru horren berreskurapen integrala sustatzea, bai ingurumenaren ikuspuntutik eta bai ikuspuntu sozialetik, hiri-ingurumariko azpiegitura berde bat sortzearen bidez. Aspaldi ahaztuta izan den gune naturala errekuperatzea da proiektuaren gakoa, hiru hilabeteetan lanak egin ostean. “Azpiegitura horrek erabilera publikoa izango du”, herritarrentzako zabalik izango delarik, “eta klima-aldaketara egokitutako irizpide jasangarriez egingo da”. Eremu horrek Natura 2000 Sarean sartuta dagoen eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren gune gisa sailkatutako dagoen hiru kilometroko kosta-zerrenda bat du, ingurumen-balio handikoa”.

Egiten hasiak diren lanen artean, hauek dira nagusienak; lur-eremuan gauzatu beharreko eraispen-, berdintze- eta garbiketa-lanak; berdeguneetan gauzatzekoak diren paisajismo lanak eta oinezko bideak eraikitzeko lanak. Inguruan hainbat irtu ezarri izan dira urte luzez, eta orain espazio hori herritarrentzako izango da apropoz, landaredia autoktonoaz hornituta. Proiektu honen bidez, parke publiko natural bat sortuko da Tonpoin, “klima-aldaketak eragindako berotzetik babesteko eremuekin batera”, udaleko arduradunek jakinarazi zutenez.

EAE mailako proiektua

Europa mailako proiektua da LIFE Urdan Klima 2050, Euskal Autnonomi Erkidego mailan zenbait tokitan garatzen ari dena. “Beraren helburua da lurraldearen erresilientzia bermatzea, maila anitzeko gobernantzaren ikuspegi batez, alderi interesatu ugari bilduz, eta klima-ekin-tza errealitatean aplikatuz”, adierzi dute. Proiektu handinahi hau 2019an abiatu zen, 20 erakundez osatutako partzuergo handi bati esker eta 19,8 milioi euroko inbertsioaz (Europar Batasunak 10,2 milioi euro finantzatu zituen, hau da, aurrekontuaren % 52). “Proiektuaren bazkideek helburu bat ezarri dute, alegia, 40 ekin- tza gauzatzea 6 urtean, hiru arlo espezifikotan: kostaldea, ibai-arroak, eta hiri-ingurumariak”, gaineratu dute Bermeoko Udaletik.

LIFE Urban Klima 2050 proiektuak jarduera pilotuak garatzen ditu EAEko hiru hiriburuetan (Bilbo, Donostia eta Gasteiz), baita beste lau udalerritan ere: Bakio, Bermeo, Gernika-Lumo eta Zarautz. EAEko 7 udal horiek Urban Klima 2050 bultzatzen duen partzuergoaren partaideak dira. “Ekimenaren koordinatzailea, berriz, Ihobe sozietate publikoa da, eta haiekin batera aritzen dira Eusko Jaurlaritzako sail ba-tzuk, URA-Uraren Euskal Agentzia, EEE-Energiaren Euskal Erakundea, hiru foru aldundiak eta bost zentro teknologiko eta zientifiko: AZTI, BC3, Tecnalia, Neiker eta Tecnun; eta Naturklima Fundazioa”.

Egin beharreko lanak. Lur-eremuan gauzatu beharreko eraispen-, berdintze- eta garbiketa-lanak; berdeguneetan gauzatzekoak diren paisajismo lanak eta oinezko bideak eraikitzeko lanak dira zeregn nagusiak. Ingurumen balio nabariko hiru kilometrotako kostagunean burutuko da egitasmoa.

Udalaren menpe. Nahiz eta Euskal Autonomi Erkidego mailako LIFE Urdan Klima delako egitasmoaren barne izan, Bermeoko Udalaren menpe egindako lanak dira Tonpoiko kostagunean egiten ari direnak.