Ekimenez betetako merkataritza astea antolatu du Gernika-Lumoko Udalak, tokiko merkataritzak merezi duen prestigioa emateko eta sektoreak egiten duen lana aintzat hartzeko. Azaroaren 18tik eta 24ra arte, merkatariei espreski antolatutako hitzaldiez gain, Nik Gernikan sariketari ekingo diote, udalerriko lau denda, taberna eta zerbi-tzu enpresa sarituko dituztelarik. Iñigo Magunagoikoetxea Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Turismo arloko zinegotziak eta Borja Escalona teknikariak argi eta garbi utzi zuten atzoko prentsaurrekoan egitasmoaren jomuga, Adierazi dutenez, “gure herriari hainbeste ekapen egiten dion” sektorea txalokatu nahi dute.Magunagoikoetxeak esandakoaren arabera, ekimenaren jatorria 2019. urtean onartutako PERCO delakoan dago. “Ondorioetako bat sektoreen arteko lankidetza eta aitorpena sustatzeko ekintzak egiteko proposamena zen”. Iazkoan ez zen posible izan, baina aurtengoan bai. Lehentasunezkotzat jo dute “hiriko merkataritzaren errekonozimendua egitea”, sektoreak behar duen aupada jasotzeko. Eta aukeratutako garaia ere, azaroan, garrantzitsua da. “Gabonetako denboraldiaren hasiera gisa eta eta Black Friday delakoaren kontrapuntu gisa” aukeratu dira egun hauek, gaineratu zuen zinego-tziak. “Black Friday hau internetek eta merkataritza-gune handiek kanibalizatu dutela ematen da”. Hala, hurbileko merkataritza sustatzea “ezinbestekotzat” jo dute.

Antolatutako egitarauaren baitan ekimen batek du garrantzia: azaroaren 18an, datorren ostegunean, Nik Gernika sarien emanaldia. Orotara 53 establezimenduk hartu dute parte lehiaketan eta lau kategoriatab sari bana jasoko dute Gernika-Lumoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzun enpresetako adierazgarriak. Ibilbi komertsialaren sailean, non “erreferente diren establezimendu enblematikoak” sari-tzen dituzten, Adela Garteiz denda izango da aipamena jasoko duena, Auzoko merkataritzaren sailean, Izaskun Harategiak jasoko du saria. Merkatarritza berritzailearen sailean, Crossfit Gernikaren esku geratuko da saria, eta azkenik, ostalari-tzaren kategorian Legoie Taberna aukeratu du epaimahaiak.

Hitzaldiak

Gernika-Lumoko Merkataritza Asteak sektoreari hurbilduko zaio. Eta horretarako hiru hitzaldi sorta antolatu dute. Lehenengoa merkatarientzako kexak nola bihurtu aukera izenburukoa azaroaren 22an eta 23an emango dute, eta sei ordukoa izango da. “Hiru orduko iraupena izango du ikastaroak, egun bakoitzean, eta Elai-Alai areto txikian eskaiko da”, zehaztu du Magunagoikoetxeak. Bigarrenak kafearen mundua izango du helburu. “Gernika-Lumon ezaguna da kafetegietan eta tabernetan eskaintzen den kafearen kalitate ona, eta hori mantentze aldera, eta kafearekin loturiko produktu ezberdinak eskaintze aldera ikastaro hori antolatu dugu”. Hiru orduko ikastaroa izango da, eta lau saiotan errepikatuko dute azaroaren 23an eta 24an, “etorri nahi dutenentzat eskuragarri izateko”. Azken ekimena. berriz, BAI tiketari buruzkoa izango da, azaroaren 24an eskainiko dena. “Streaming bidez eskainiko da”, azaldu du zinego-tziak”, sektoreko denda, taberna eta abarrei parte hartzeko aukera emanez. Guztiek jasoko dituzte gonbidapen gutunak datozen egunetan.