Hezkuntza zentroko estalkian 200 eguzki-plaka jarrita, Gernika-Lumok eguzki-energia komunitatea izango du San Fidel Ikastolari esker. Erabiltzaileei "energia iraunkor, solidario, ekonomiko eta 0 km-koa sortzea, kontsumitzea eta partekatzea ahalbidetuko" du ikastetxeak. Zehazki inguruan diren "150 etxebizitza eta saltoki hornituko ditu energia berriztagarriz, eta, gainera, hileroko faktura merkatzea ahalbidetuko die". Ekimenak ingurumenari egingo dion mesedea ere azpimarragarria izango da. Atzo aurkeztutako egitasmoaren arabera "abantailak nabarmenak dira, 885 tonako CO2 isurien murrizketa dakarrelako, 25 urtez CO2 xurgatzen duten 3.500 zuhaitz landatzeak adina".

Tokiko Energia Komunitatearen bidez San Fidel Ikastolak "lorpen bikoitza gauzatzen du: batetik, Gernika-Lumoko lehen eguzki-energia komunitatea izango da eta, bestetik, San Fidel Ikastola tokiko energia komunitatea osatzen duen lehen Ikastola bihurtuko du". Ikastetxeak bultzatzen duela ekimena jakinarazi zuten, "tokiko deskarbonizaziorako jarduerak biltzen dituen Edinor Alba Petronorren eskumendekoaren laguntzaz, trantsizio energetikoko bere egitasmoen artean udal mailan Tokiko Energia Komunitateak (TEK) sustatu eta garatzea duenarenaz". Egitasmoa Urko Duarte San Fidel Ikastolako zuzendariak eta Juan Diego Edinor Albako kontseilari delegatuak aurkeztu zuten atzo.

Instalazioari dagokionez, 600 metro koadro izango ditu. Aipatu dutenaren arabera, eguzki-energiako 90 kW-koak dira plakak, "bere inguruan 500 metrora dauden 150 etxebizitza energia berdez hornituko ditu autokontsumo erregimenean". Etxebizitza hauek dira onura izango dituzten; Tokiko Energia Komunitatean parte hartzen dutenek "euren faktura elektrikoa murrizten dela ikusiko dute.

Izan ere, energia komunitate honetan parte hartzeak urtero faktura elektrikoaren murrizketa ekarriko du, plaketatik kontsumitzen den energia, etxebizitza bateko kontsumoaren %25 inguru, fakturatik deskontatzen baita, eta, gainera, ez baita horrengatik ez bidesaririk ez kargu elektrikorik ordaintzen. %25 honi dagokionez, TEK San Fidel-eko bazkideak autonomoak izango dira, energia eurena izango balitz bezala delako eta ez dagoelako merkatuko prezioen gorabeheretara lotuta. Hornidura bermatzen da eta 25 urtera hel daitekeen epe bateko prezioa bermatzen da, hori baita plaken balio-bizitza".

Iraunkortasuna

Inbertsioa egingo du San Fidel Ikastolak, 90.000 euro ingurukoa du eta "ingurumen zein maila sozial eta ekonomikoko onurak eman nahi ditu bere bazkideentzat eta inguruarentzat, Gernika-Lumo udalerri iraunkorragoa izan dadin maila ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan. Testuinguru honetan, bai tokiko energia komunitateek zein Gernika-Lumon aurkeztutakoa bezalako instalazioak, trantsizio energetikorako aldaketa azkartzea ahalbidetzen dute".

Azkenik, eredu berriaren hirugarren ardatza "demokratizazioa" dela gaineratu zuten atzoko aurkezpenean, "honekin erabiltzaile eta kontsumitzaileek merkatu elektrikoan protagonismo handiagoa hartzen dutelako, bai energia berriztagarrien lorpenean, kontsumoan eta biltegiratzean, eta nahitaez maila sozial eta hiritarrenean ere jazo behar den trantsizio energetikoan parte hartuta ere".

LAburrean

Komunitatea

Eguzki-Plaka. Hezkuntza zentroko estalkian 200 eguzki-plaka jarrita, Gernika-Lumok eguzki-energia komunitatea izango du San Fidel Ikastolari esker. Energia komunitate honetan parte hartzeak "urtero faktura elektrikoaren murrizketa ekarriko du, plaketatik kontsumitzen den energia, etxebizitza bateko kontsumoaren %25 inguru, fakturatik deskontatzen baita, eta, gainera, ez baita horrengatik ez bidesaririk ez kargu elektrikorik ordaintzen".