Memoria historikoa “ikertzeko eta berresekuratzeko” pausoa eman du Kortezubiko Udalak. Jada lantzen hasia, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, Kortezubi 1936-1946 izenburupeko ekimena gartzen hasi dira. Gerra zibila eta frankismoa garai traumatikoa da eta honen barri emon nahi dugu “euren eskubide zibilen errepresioa jasan zuteen geure herritarren oroimenez”, adierazi dute toki-administrazioko arduradunek. Proiektua iragan den laruinbatean aurkeztu zuten jendaurrean.

Kortezubiko Udalak 2021eko martxoan jarri zuen proiektua abian, herriko memoria historikoa gordetzeko eta gerra zibilaren eta frankismoaren garaian herriaren errealitatea ezagutarazteko. “Tokiko memoria historikoa berreskuratzeko lan bat” da berau, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean garatzen dauena.“Geure seme-alabek eta lobek garai latz haietan hemen zer gertatu zan ezagutuko dutela bermatu nahi dugu. Gure eskubideak aldarrikatzen doguz, gure gurasoek, osaba-izekoek, aitxitxe-amumek...jasandako gertakari traumatikoak salatzen doitugu”, gaineratu du Karmele Enbeita alkateak. “Idealen alde borrokan bizia galdu zutenen edo dena galdu zutenen oroitzapena eta duintasuna bizirik mantentzeko modu bat da” ekimena martxan jarri izana. “Beraiei esker gara gaur egun garena”, adierazi dau Enbeitak azkenik.

Proiektuaren helburua da, herritarren laguntzagaz, Kortezubin gerra zibilean eta lehen frankismoan gertatutakoaren egia ikertzea, modu zientifikoan; izan ere, “urte hoietan Giza Eskubideak modu sistematikoan eta instituzionalizatuan urratu ziren, eta ia ez dago idatzizko dokumentaziorik”. Horretarako, beharrezkoa da garai hartako bizipenak, oroitzapenak, dokumentuak eta/edo testigantzak ahanzturatik ateratzea, tokiko memoria historikoa berreskuratzea eta babestea, ezinbesteko urratsa baita Kortezubiko biktimen eta hauen familien oroimena erreparatzeko eta, horregaz batera, euskal herritar guztien memoria historikoa berreskuratzen laguntzeko.Aurkezpena

Iragan den larunbatean eman zituen EHUko irakasle eta Aranzadiko ikertzaile Patxi Juaristik hainbat datu, probalekuan egin zen aurkezpen ekitaldian. Kortezubin berreskurapen historikoaren lanaz arduratuko dan Juaristi, baina aldez aurretik zenbait informazio eskaini zituen. Adibidez, ikerlariak 36 pertsonen testigantzak jaso ditu, Kortezubiko garai lazgarri hartako gertakariei buruz gehiago jkin izan duelarik. Bestalde, zenbait zerrenda ere osatu ditu, orduko baserri eta etxeetan gere zibilaren krudeltasuna sufritu zutenena, hala nola fraankistek atxilotu eta epaitu zituzten herritarrena, Errepublikarren armadan borrokatu ziren 58 kortezubitarrak, degaertutako bizilagunak...

Bada, iraganean pasatakoak batu eta belaunaldi berriei testigantzak pasa nahi dizkie Kortezubiko Udalak. Gerra zibileko gertakariak ahanzturatik atera eta “tokiko memoria historikoa berreskuratzea” da jomuga nagusia. Udalak “ezinbestekotzat” eman du berau egitea. Datozen hilabeetan arituko dira Aranzadi Zientzia elkarteko ikerlariak honetan lanean.