Gautegiz Arteagako Udalak bere argazki lehiaketa jarri dau martxan, 2022ko udal egutegia irudikatzeko argazki onenak aukeratzeko. Zazpigarren edizio honetarako aukeratutako gaia Lau Urtaroak Artia da, herriko irudiak urteko hilabete desberdinetan. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik eta 2022ko udal egutegiko hilabete bakoitza ilustratzeko 12 argazki finalista aukeratuko dira.

Aurten ere, Gautegiz Arteagako Udalak abian jarri dau urteroko lehiaketa hau, “ospe handikoa herrian, eta herritarrei parte hartzeko eta gainditzen saiatzeko deia” egiten die. “Ilusio handiz aurkezten dugu argazki-lehiaketaren edizio berria, badakigulako gure herritarrak aurtengo gaia ezagutzeko zain dagozela argazkiak prestatzen hasteko. Aurtengo gaiagatik, udazkeneko irudiak ateratzeaz gain, parte-hartzaileek artxiboko argazkiak, neguan, udan eta udaberrian ateratako irudiak berreskuratu beharko dituzte. Lehiaketa aitzakia bikaina da herriak oparitzen dizkigun irudi eder eta ugarietako bat bilatzeko. Ekimena familian egiteko ekimena da ere”, nabarmendu dau Juan Felix Naberanek, Gautegiz Arteagako alkateak.

Parte-hartzaile bakoitzak argitaratu bako hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Argazkiak formatu elektronikoan edo formatu fisikoan edo paperean aurkeztu ahal izango dira, eta jabeek berreskuratu ahal izango ditzute lehiaketa amaitutakoan. “Gainera, aurkeztutako lanek argitaratu bakoak izan behar dira. Argazkietan pertsonak identifikatu ahal badira, argazkien egileak bere baimena izan beharko au. Azaroaren 30era arte, 12.00ak arte, bidali ahal izango dabez argazkiak honako helbide elektronikora: udala@gautegizarteaga.eus, posta arruntez edo udaletxean.