Alde zaharreko pintadak ezabatzeko kanpaina hasiko ditu Bermeoko Udalak. Ekimen honen helburua da "hirigunea ahalik eta garbien mantentzea eta bere itxura hobetzea. Garbiketa lan hauek eraikin eta gune publikoetan eta eraikin pribatuetan burutuko" direla aurreratu dute. Guztira 150etik gora pintada identifikatu ditu toki-administrazioak.

"Zenbait kasutan, produktu egokiak erabiliz, pintada hauek garbitu ahal izango dira. Beste kasu ba-tzuetan, ordea, pareta bera berriz ere margoztu beharko da", gaineratu dute. Langileak jatorrizko kolorea mantentzen saiatuko dira, originala ahalik eta gehien errespetatuz. 150tetik gora pintada identifikatu ditu Udalak; eraikin pribatuetan 121, gune publikoetan beste 31 eta azkenik beste 6 lokaletan. Eraikin pribatuetako jabe batzuen baimenaren zain dago. Hala ere, dagoeneko baimena eman duten eraikinetan eta gune publikoetan lanak hasiko dira.

"Udal Gobernuaren helburu estrategikoetako bat daherria ahalik eta garbien mantentzea eta bere itxura hobetzea. Kanpaina hau helburu honen barruan sartzen da. Duela zenbait hilabetehasi ginen eraikin pribatuetako jabeekin hitz egiten eta pintadetatik garbitzeko baimenak eskatzen. Espero dugu datozen asteotan pintada hauek pixkanaka desagerraraztea eta gure herriko alde zaharraren itxura hobetzea", adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.