Ziurgabestasuneko 2020a izan zen, pandemia egoeragatik. Horrela, iazkoan "bisita-kopuruak behera egin ondoren", Gernika-Lumoko Bakearen Museoak "sentsazio berriak eta positiboak bizi izan ditu berriro uda honetan"; izan ere, udalerrira hurbildu diren bisitari ugarik -oraingoan euskaldunak eta Estatukoak dira gehienak, baina baita atzerritar batzuk ere- eraikina bisitatu dute. "Udako balantzea oso positiboa izan da. Uztailean eta abuztuan 2019ko bisitarien kopurua gainditu da eta iraila ere oso ondo hasi dela" ziurtatu dute. Zehazki, 15.579koaizan da bisitarien kopurua.

Kontutan izan behar da iazkoan bakarrik 13.000 bisitari izan zirela; eta pandemia aurreko urtean, 2019an, 53.000 pertsona izan ziren Bakearen Museoan. "Estatistikek argi eta garbi erakusten digute bisitariek harrera ona dutela Gernika-Lumoko Bakearen Museora egiten duten bisitan eta kanpoan egiten dituzten ibilbide gidatuetan (Memoritour Gernika)", herriaren Berreraikuntza, monumentuak eta memoria, Picasso eta Gernika eta hegazkinen aurkako babeslekuak bezalako gaietan sakonduz. "Aurten, orain arte Andaluzia, Gaztela-Mantxa, Gaztela Leon, Aragoi, Asturias eta antzeko lurraldeetako museoa bisitatzen ez zuten inguruetako turista asko izan ditugula, eta katalanak, valen-tziarrak eta madrildarrak etor-tzen jarraitu dute, ohi bezala. Atzerritarrei dagokienez, frantsesak, italiarrak eta portugaldarrak izan dira udan gehien bisitatu gaituztenak", laburbildu dutenez.

Zenbaki positibo hauek lortzeko, lan eskerga egin dute museoko arduradunek. "Museoko talde osoak lan handia egin du Bisitariei zerbitzu osoa emateko, sarrerak online erostea erraztuz, sarrerak saltzeko kanal berriak erabiliz (Civitatis, Euskal Turismoa) eta 10 minuturo 10 pertsonako ordutegi-paseak eskainiz; horren ondorioz, bisitaldia -baita jende asko biltzen den uneetan ere- kalitate handikoa eta inoiz ez masifikatua izan da", diotenaren arabera.

Izan ere, eskaintza handia zabaldu dute eraikineko arduradunek, bai bertan eta baita egoitzatik haratago. Eta halakoa izango da etorkizunean ere, zeren museoaren agenda indartuko da. Besteak beste, "gure historia eta ondare memorialean sakontzeko" Memoritour Gernikau: Gernika-Lumoko emakumeei buruzkoa, eta azaroaren 24an, 25ean eta 26an; Gernikako hilerria, Gerra Zibilaren lekuko delakoa urriaren 29an, 30ean eta 31n eta azaroaren 18an eta 19an; edota Gerrako korrespontsalak (ibilbide berria) delakoa, azaroaren 13an eta 14an eta abenduaren 7an, 8an, 22an eta 23an egingo dena.

Bestetik, "museoak ibilaldi eta ibilbide gidatu berezia egingo du goizez (Memoritour Euskadi) 2021eko urriaren 24anMemoritour Euskadi, Matxitxakoko gudua oroitzeko monumentua eta Burdin Hesia eta Berangoko museoa bisitatuz". Bestalde, Gernikako bonbardaketari buruzko dokumentazio-zentroak "bere zerbitzu guztiei eusten die eta, urte amaierara arte, Memoria eta erbestea izenburupeko erakusketa bibliografikoa eskaintzen du".