Egia da portaera ez solidario, kezkagarri eta salagarriak ikusi ditugula eta horiek direla, tamalez, agerikotasun handiena izan dutenak -irailaren 9 eta 11an, batez ere- baina, oro har, bermeotarren jarrera oso ona izan da. Baina herritarren gehiengoak oso ondo erantzun du eta indarrean dauden neurriak errespetatu dituzte. Eskerrak eman nahi dizkiet izan duten jarrerarengatik". Hala laburbildu zuen Aritz Abaroa alkateak Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemietan egindako balantzea. Irailaren 7tik eta 18ra, festa izan behar zirenen egunetan, "guztira 842 esku-hartze izan ziren, mota guztietakoak", gaineratu zuen Aritz Flores udaltzainburuak. Botilioari lotutako salaketak, berriz, 60dik gorakoak izan ziren.

Abaroak jakinarazitakoaren arabera, "aurretik landu dugun dispositiboak emaitza onak eman ditu. Dispositibo honek lau esparruren gainean jartzen zuen fokoa: adin txikikoei alkoholik ez saltzea, gazteen lokalak, legeak markatu bezala, itxita mantentzea, ostalaritzan indarrean zegoen araudia betetzen zela egiaztatzea eta botiloiak ekiditea". Lau esparru hauetan, gainera, bi kontu landu dituzte: "prebentzio lana eta egun berezi hauetan zehar esku-har-tzeak aurrera eramatea". Izan ere, bere pertsonala bikoiztu zuten udaltzainek eta Ertzaintzako agenteek "lau oinarritan sostengatu da" sgurtasunerako dispositiboa: "prebentzioa, gertutasuna, langileen segurtasuna eta proportzionaltasuna".

Gune ezberdinak izan ziren aldez aurretik markatuta, non segurtasuna bermatzea beharrezkoa izan duten. Eta gauez ere arauak betetzen zirela kontrolatzeko, "kalekoz jantzitako patruilak ibili dira. Horrez gain, Lamera eta portua jende gehien batzen den gune modura identifikatuta dugunez, oinezko patruilak areagotu dira egunotan". Ostalaritzari dagokionez, "orokorrean herriko establezimenduen jarrera ona izan da eta ondo bete dituzte neurriak, hala ere, lokal jakin batzuk edukiera eta zaraten mugak ez betetzearren salatuak izan dira. Orain espediente hauek guztiak aztertu egingo dira eta dagozkion neurriak hartuko ditu Udalak".

Alkoholaren kontusmoa

Azkenik, botiloiak ekidite aldera, gazteen artean alkoholaren salmenta ekiditeaz gain, "arratsaldetik aurrera, bereziki gauean, patruila prebentiboak egin dira botiloi puntu ezagunetan: Pergola, Tala, Almika, Atxetak... Hainbat botiloi desegin dira", bertako parte hartzaileak identifikatu eta isunduz, adin gabekoei alkoholdun edariak dekomisatu zaizkie eta bizikidetza asaldatu duten hainbat pertsona salatu dira, besteak beste. Orokorrean, bada, "blorazio ona" egin du Abaroak zuzendutako gobernuak.