Seigarrenez, Gernika-Lumoko Photoka elkarteak bere lehiaketa jarri du martxan. "Argizaiola lehiaketa sailkapenerako baliagarria" izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, izan ere "lehenengo hiru sailkatuek automatikoki eskuratuko dute" Euskal Herri mailan egiten den lehiaketa nagusirako gonbidapena, "Argizaiola lehiaketan parte hartzeko gonbidapena". Kategoria bakoitzeko hiru irabazleek sari potoloa lortuko dute, 500 euro eta diploma bana, zehazki.

Bi dira lehiaketaren modalitateak: teknika baldintzatua eta librea. Lehenengoari dagokionez, argazki monokromoa edo kolorekoa izan ahal da. "Argazkiak prozesatzean onartu egingo dira errebelatu digitalaren berezko doikuntzak eta partikulak garbitzea zein neurrizko muxarrakinak egitea ere bai", dio antolakuntzak.

Bestetik, "ez da onartuko irudiaren edo irudiaren zati baten/batzuren alteraziorik ezta manipulaziorik ere, baldin eta horien ondorioz argazkian islatutako errealitatea fotografiatu dena ez bezalakoa bada. Edozein zalantzaren aurrean epaimahaiak argazkiaren jatorrizko artxiboa (RAW) eskatu ahal izango du, lehen esandako arauak egiaztatzeko". Teknika librearen atalean, argazkiak prozesatzean edozein teknika mota erabili daitekela adierazi dute.

Teknika baldintzatuaren kategorian, hala ere, beste bi modalitate izango dira: gai librea eta Urdaibaiko altxorrak. Ingurunea erakustea dute helburu Photokakoek. "Urdaibaiko Biosfera Erreserba Bizkaiko eremu natural bat da. Gaztelugatxeko biotopoa Urdaibain ez badago ere, haren segida da, eta bertan ateratako argazkiak onartzen dira". Argazkilari bakoitzak atal bakoi-tzeko hiru obra gehienez aurkeztu ahal izango ditu. Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 1ean amaituko da, eta epaimahaikideak "argazkilaritza arloan izena duten pertsonak izango dira. Hauek hartutako ebatzia apelaezina izango dela" gaineratu dute. Sariak Gernika-Lumoko kultur etxean irailaren 19an, arratsaldeko 19:30etan.

"Lehiaketa digitala izango da", jakinarazi dute. "Izen ematea eta argazkiaren bidalketa www.concursosdigitales.com web horriaren bidez egingo dira, bertan agertzen diren argibideak jarraituz. Argazkiaren formatoa JPG izango da, 1.920 pixel alde luzeenean eta 72 dpi gehienez dutelarik. Koloretako espazioa sRGB izatea gomendatzen dugu. Artxiboak ez dira 1Mb?tik gorakoak izango. Artxibo bera errezoluzio handian ere aurkeztu beharko da, erakusketako lanak inprimatzeko: 4.000 pixelen neurria alderdi luzeenetik, JPG 245 pp?ko erresoluzioan, sRGB espazioko kolorean edo Adobe 1998". Lehiaketan parte hartzeko argazkilari bakoitzak 15 euroko kuota bakarra ordaindu beharko du, PayPal bidez. "Izen-emate kuoten dirua "sariak finantzatzeko edota katalogo bat egiteko izango litzateke.

Photoka argazki lehiaketaren seigarren edizioan parte hartu nahi duten argazkilariek informazio osoa photoka.eus webgunean dute, edozein zalantza argitu nahiko balute.

Lehiaketa

  • Seigarren edizioa. Euskal Herriko argazkizaleek parte ahal dutela edizio berrian. "Argizaiola lehiaketa sailkapenerako baliagarria" izango dela jakinarazi dute Photokatik, izan ere "lehenengo hiru sailkatuek automatikoki eskuratuko dute" Euskal Herri mailan egiten den lehiaketa nagusirako gonbidapena.
  • Sariak eta modalitateak. Hiru dira lehiaketaren modalitateak: teknika baldintzatua eta librea. Lehen kategoria honetan bi dira aukerak: gai librea eta Urdaibaiko altxorrak. Kategoria guztietan irabazleak 500 euro jasoko ditu.