Gero eta gehiago dira Euskal Herrian basoen lehengoratzearen aldeko lana egiten duten erakundeak. Herrika-herrika, eta gero eta entzutetsuagoa den biodibertsitatearen aldeko eta eukalipto-landaketen kontrako mugimendu horretara igo direnak. Adibidez, Urdaibain aritzen diren zenbait.

Lurgaia fundazioa kasu. Eta olatu horri aspalditik igota, Eako herritar talde batek udalerrian bertan ekimen berezia egiteko proposamena plazaratu dute: Basokideak izenburupean, larunbatean aurkeztu zuten euren manifestua. "Eako baso autoktonoa lehengoratzea sustatu nahi dugu,eta herritarrak kontzientziatzen eta udalerriko ingurumena hobetzen lagundu", azalduz zutenez. Lehen pausoa eman dute, baina etorkizunean beste zenbait ere emango dituzte. Lehen helburua ere argi dute: Ulla inguruan eta Ea ibaiko ertzean kokatzen den 7,5 hektareako gunea atondu nahi dute. Herrilana izango dute gako, gainera.

Larunbatean egin zuten euren plataformaren aurkezpena, herritarrez lagunduta. 40 bat pertsona batu ziren. Hala dio euren manifestuak: azken hamarkadetan jazo den "paisaia-aldaketa bortitzak landare, onddo eta animalia asko pixkanaka desagertzea ekarri zuen, baina, era berean, basoberritzeak gure geografiatik urte asko lehenago erauzitako beste batzuk birkolonizatzea eragin zuen".

Pinudiak bertan behera lagata, "pinuei eragiten dien izurritea" dela eta, "azken urteotan, eukaliptoen landaketek azkar ordezkatu dute lehen pinuek zuten tokia". "Zoritxarrez, ezaguna da eukaliptoen landaketek higadurari mesede egiten diotela, uraren kantitatea eta kalitatea murrizten dutela, sute-arriskua areagotzen dutela eta biodibertsitatea nabarmen urritzen dutela". Hori horrela, datorren etorkizun beltzaren aurka euren ekimena aurrera atera nahi du herriari lotutako pertsona talde batek. Udalarekin lankidetzan, "eremu sentikorretan dauden lursailak erostea sustatu nahi dugu, batez ere ibaiertzei eta kostaldeari lotutakoak, baina baita udalerriko bidezidorren sarearen inguruan ere; eta gure asmoa da funts publiko eta pribatuekin egitea, azken horiek partikularren eta enpresen dohaintzen bidez".

Behin eskuratuta, "lursail horiek titulartasun publikokoak izango dira, eta Eako Udalak konpromisoa hartuko du lur horiek baso autoktono moduan lehengoratzeko eta gozamen publikorako egokitzeko. Azken batean, natura kontserbatzea eta udalerriko paisaia zaintzea da helburua, eta, aldi berean, ingurune erakargarriagoa eta iraunkorragoa sortzea, herritarrek zein bisitariek gozatzeko", diotenez. Hala ere, lan hori herriko jendearekin batera egin nahi dute. "Guztioi aukera eman nahi dizuegu udalerriko ingurumen-osasuna hobetzen aktiboki parte hartzeko, bai ekimen hau babestuz, bai ekonomikoki lagunduz; garatzen diren baso-berritze kanpainetan parte hartuz edo, jabeen kasuan, lurrak emanez edo kontserbatzeko zaintza- akordioak lortuz baina titulartasun pribatuari eutsita".

Lehen pausoa

Bada, lehen pauso bat emateko proposamena zabaldu dute. 20 edota 50 euroko bonoak jarri dituzte salgai, basoen lehengoratzen eragiten lagungarri izango direnak. Eta Ulla inguruan hasiko dire euren lanekin, bertoko 7,5 haaktareako lursail bat atontze. Hala ere, aldez aurretik finantzioazioa lortu beharra dute. Beharrezko duten diru-kantitatea "9.000 euro ingurukoa" dela jakinarazi dute. Daborduko 1.000 euro lortu dituzte, beraz oraindik badute zeregina.

"Baina guk nahi duguna da herritarrentzako baso naturala osatzea, gure naturaren isl izango den gunea. Eta bide batez, Ea errekan ibilbidea ere zabaltzea. Izan ere, "2,5 kilometro izango lituzkeen ibilbidea" osatu nahi dute, herritik gertu dagoen Bidebarrieta gunetik hasita litzatekeena. Hala ere, "dirua baino garrantzitsuagoa da jendea inplika-tzea, herritarrak gurera erakartzea... Boluntariotza lanak egitea, adibidez, zuhai-tzak landatzeko, ingurunean irteerak egiteko, naturarekiko pasioa sortarzteko... hauexek dira gure helburu nagusia. Herritarrak erakar-tzea, baso naturalen alde egiteko". Bada, jaioa da Basokideak plataforma, Eako naturaren zaintzaile papera beteko duena.

Basokideak

Manifestua. "Natura kontserbatzea eta udalerriko paisaia zaintzea" dute helburu nagusi manifestua sinatu duten eatarrek, "eta, aldi berean, ingurune erakargarriagoa eta iraunkorragoa sortzea" ere dute jomuga, "herritarrek zein bisitariek goza-tzeko".

Herritarrei deia. Eako bizilagunen parte-hartzea sustatu nahi dute Basokideak plataforma sortu dutenek. "Nahi duzuen guztioi aukera eman nahi dizuegu udalerriko ingurumen-osasuna hobetzen aktiboki parte har-tzeko, bai ekimen hau babestuz, bai ekonomikoki lagunduz; garatzen diren baso-berritze kanpainetan parte hartuz edo, jabeen kasuan, lurrak emanez edo kontserbatzeko zaintza- akordioak lortuz", beti ere titulartasun publikoari eutsiz

Sinatzaileak. Sinatzaileen artean badira naturan adituak (Jose Luis Telleria ornodunetan katedraduna edota Marite Telleria ikertzailea eta Errege-lorategi Botanikoaren zuzendari ohia); alkate izandakoak (Jose Luis Landazabal edota Asier Madarieta); edo herriko aurpegi ezagunak (Iosu Bergara musikari eta Komunikazio eta Marketingean Aditua edota Klaudio Landa kazetaria eta ETBko aurkezlea).

Lehen Pausoa

7,5

hektareako basoa lehengoratu nahi dute, Ulla inguruan koka-tzen den lursail baten. Finantziazioa lortzeko udan zehar izango dira Eako zenbait txokotan.