Ez da erreza izan pandemia garaian egindako kudeaketa, itxierak edota zerbitzuen murrizketak izan direlarik nagusi zenbaitetan. Baina Bermeoko Areneko kiroldegia begi onez jo dute erabiltzaileek bere ateak itxi zituen. “Iritziak eta aldi berean iradokizunak jasotze aldera”, Kirol Patronatoak bi inkesta egin ditu. Balorazio orokorra “azpimarragarri ona izan” dela gaineratu dute.

Garbitasunaz, segurtasunaz, bulego birtualaz, kirol-guneetan hartutako neurriez, seinaleztapen-sistemaz eta pandemia eta jarduera fisikoaren arteko erlazioari buruz galdetu zaie erabiltzaileei. “Inkestan 204 galdeketa burutu dira, lurreko erabiltzaile, uretako erabiltzaile eta gune biak erabiltzen dituztenetan banatuta. Adin eta genero desberdinetako galdekatuek, pandemia garaian jarduera fisikoa egitearen garrantzia eta instalazioen garbitasuna nabarmendu dute orokorrean”.

Horrez gain, “begi onez ere baloratu dituzte” kirol-guneetan hartutako neurriak, erabilitako seinaleztapen-sistema, sarrera-irteeren kontrola edota izena emateko modua. Erabiltzaile gazteenen gogobetetze maila “izan da altuena uretako instalazioei dagokionez”.