- Gautegiz Arteagako plaza berritzeko prozesuak pauso berria eman du. Proiektua idazteko kontratuak hamar proposamen jaso ditu, epaimahaiak aztertuko dituenak parte-hartzaileen artean hiru finalista hautatzeko. Ostean, herritarrek gogokoen duten ideia bozka-tzeko aukera izango du. Gune garrantzitsua da herriko plaza, erdigunean kokatua, udaletxea, Kultur Etxea eta frontoia hartzen dituena. Inbertsioa ere handia izango da, 500.000 eurokoa.

Epaimahaiak hiru proiektu finalistak hautatuko ditu, "parte-hartze prozesua zabaltzeko. Prozesu horretan, hiruren artean gustukoen dutenaren alde bozkatzeko aukera izango dutee Gautegiz Arteagako herritarrek. Proiektua esleitzeko gehieneko puntuazioa ehun eta hogei puntukoa da, eta hauetatik hogei arte herri-bozketaren emaitzarenak izango dira", azaldu dutenaren arabera. Plaza berritzeko beharra dagoela adierazi dute Udaleko arduradunek, izan ere "gaur egun, bere arkitekturagatik, oztopo arkitektonikoak dauzka, irisgarritasuna eta funtzionaltasuna zailtzen dutenak". Horregatik, garrantzitsua da proiektuak, 500.000 euroko betearazte-aurrekontuarekin, "konponbide integratua eta irisgarria emotea".

Epaimahaia horrela egongo da osatuta: alkatea, epaimahaiburua izango da; zinegotzi bat; Udaleko bulego teknikoko arkitekto aholkularia; arau subsidiarioak barrikusteko ardura duen taldeko arkitekto bat eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak proposatutako bi kide. "Oinarri teknikoetan eskatutako baldintzak hartuko dira kontuan aukeraketa egiteko: 300 metro koadro inguruko eremu estalia izan behar du; plaza Kultur Etxeko sotoko solairuagaz lotu behar da; atzeko aldea oinezkoentzat konektatzeko urbanizatu behar da; aparkalekurako bi plaza erreserbatu behar dira mugikortasun murriztuko pertsonentzat; erabilera anitzetako gunea izan behar da eta aparkaleku eta zerbitzuetarako aparkalekuen gutxieneko kopuruarekin; autobus-geltokia jarduera-eremuaren barruan sartzea".

"Oso pozik gaude lehiaketak piztu duen interesagatik eta izan dugun erantzunarekin. Gautegiz Arteagarentzat garrantzi handiko proiektua da, herriaren espazio neuralgikoa delako, eta eguneratu egin gura dugu, irisgarriagoa, bateratuagoa, erakargarriagoa, ingurunean integratuagoa eta funtzionalagoa izan dadin, berme handiagoarekin ospatzeko herrian plantea daitezkeen era guztietako gizarte-, kultur-, kirol- edo jai-jarduerak", Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkateak esan duenez. "Bizilagunen egungo eskaeretara egokitzea lehentasunezkoa da Udalarentzat, horregatik jakin nahi dugu euren iritzia". Udalerrian erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute bozketan, aurrez aurre eta isilpean. Herritarren parte-hartzea amaitzen den egunetik hasita hilabeteko epean emango du epaimahaiak azken irizpena (120 puntura arte), irabazlea nor den erabakitzeko.

Parte-hartzea. Epaimahaiaren balorazioa 100 puntukoa izango da; eta ondorengo herritarren parte-hartze fasean 20 puntura emango dira. "Talde irabazleak eta hurrengo biek diruzko konpentsazio bat jasoko dutela" jakinarazi du Gautegiz Arteagako Udalak.

Baldintzak. Gautegiz Arteagako Udalak zenbait baldintza ezarri ditu: 300 metro koadrokoneremu estalia izantea; plaza Kultur Etxeko sotoko solairuagaz lotzea; atzeko aldea oinezkoentzat konekta-tzea; aparkalekurako bi plaza erreserbatzea mugikortasun murriztuko pertsonentzat; eta erabilera anitzetako gunea izatea, besteak beste.