2004. urtean sortu zen. Lea ibarreko udalerrien -Munitibar, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexa, hurrenez hurren- arteko ibilbide moduan. Eta ordutik gaur eguneraino hainbat dira bertatik ibilizen diren bisitariak eta bizilagunak. Azken hauen artean, baita hainbat lekeitiar ere. Baliabide turistiko garrantzitsu-tzat jota, Lekeitioko Udalak et Lea Ibarreko Mankomunitateak hit-zarmena sinatu dute. Hone bitartez, "Lekeitiok Lea ibilbidearen mantenuan eta promozioan parte hartuko du", erakundeen arteko "kolaborazioa sendotuz".

"Horretarako Lekeitioko Udalak diru ekarpena egingo du", baliabide turistikoaren egoera osasun-tsuan laguntzeko. Mentenu lanetan berebizikoa izango da udalerrisren ekarpena. Izan ere, urtero-urtero egokitzapenak egin beharra izaten da, 23 kilometrotako bidea egokitzeko, zortzi orduko ibilaldian egin litekeena osorik. "Iaz bezala, aurten ere bidegorriaren egokitze lanak egingo dira ibilbidea prest izateko, bertatik ibiltzeko erraztasunak emanez", toki-administraziotik jakinarazi dutenez. Horretarako erabiltzen duten erraminta "tokiko enplegua sustatzeko Lanbideko programa bat" da.

"Horren bidez, Leartibai Garapen Agentzia eta eskualdeko udalak elkarlanean bideratzen duten enplegu planaren barnean dago bidegorriaren mantentzea eta edertzea. Lan hauek egiteko irizpide zehatz batzuk jarraitu behar dituzte, besteak beste, %30 DBEa kobratzen dutenak izan behar dira, %40 emakumezkoak eta %15 55urtetik gorakoak eta gainontzekoak Lanbidek zehazten dituen kolektiboetakoak izan behar dira". Bestalde, sinatutako hitzarmenak ere Mendexan -baina Lekeitiotik oso hurbil, Udalak kudeatzen duelarik- kokatzen den Marierrotako marea-errota du helburu. Zehazki, bertara egindako bisitak areagotzea. "Aipatu beharra dago uda honetan ere Marierrota irekiko dela eta bertan bidegorriaren inguruko azalpenak ematen dituen interpretazio zentroa aurkituko dutela bisitariek". Eta, era berean, "udan zehar ere, kultur ekintza txikiak antolatuko ditu Arraguak, espazio kultural berri bat gehituz Lekeitioko eskaintzara", diotenez.

Ondarea

Ibilbideak Lea erreka jarraitzen du, Munitibarretik hasi eta Mendexa eta Lekeitio artean amaituz, itsaso parean. "Gogora dezagun Lea Ibilbidea, ardoaren eta arrainaren ibilbidea edo GR38aren parte ere badela, Lekeitiotik Araban aurkitzen de Oionera doan ibilbidea hain zuzen", Lekeitioko Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez. Eta hainbat dira bere baitan dituen ondare-altxorrak. Hauen artean dira besteak beste, "Marierrota mare-errota interpretazio zentroa, Zubietako jauregia, Ospitale zaharraren aurriak, Lariz Oleta errota edota baita Bengolako burdinolaren multzoa".