Jakina da koronabiorusaren pandemiak, eta honek eragindako osasun egoerak itxialdiak, ordutegi murrizketak...-, nabarmenki baldintzatu duela ez bakarrik Eusko Autonomi Erkidegoko bizilagunen osasuna, baita egitura ekonomikoa ere. Eta Leartibai Garapen Agentziak zifrak ezarri dizkio azken hilabeteetan izandako egoerari. Eta eskualdeko hainbat negozioen artean egindako inkesta baten datuak plazaratu berri ditu. Erakundearen esanetan, "enpresa guztiak egokitu beharra izan dute", nahiz eta sektore batzuetakoak bestekoak baino gehiago sufritu duten. Izan ere, otsailean "%28a oraindik itxita" zegoen, krisialdia gainditu ezinik. Etorkizunerako, berriz, egoera hobea izango dela adierazi dute, zeren %26ak kontratu berriak egiteko esperantza adierazi du, nahiz eta hauetako guztiak aldi baterakoak izango dira.

Emaitzen arabera, "covid-19ak sektore guztieta eragin du, eta ondorioz 100%ak izan du egokitu beharra. Hala ere, pandemiak ez ditu sektore guztiak berdin kolpatu; izan ere, 2021eko otsailean oraindik negozioen %28a itxita zegoen. Gainera, gehien sufritu duten sektoreak turismo eta ostalaritzarenak izan dira, inkestan ardi ikusten den bezala", azaltzen du txostenak, zinetan zazpi aktibitate ekonomiko ezberdinetako egoerak ikuskatu diren: merkatari txikia, turismoa, ostalaritza, osasuna eta estetika, irakaskuntza eta logopedia, ekoizpena eta kultur sektorea.

Enpresa asko ere hainbat zailtasunetan ikusi direla gaineratu du egindako inkestak, batez ere txikienen kasuan. Izna ere, handienek -10 eta 50 langileen artekoak, eskualdean %3a direnak- erraztasun gehiago izan dituzte egoerari aurrera egiteko. Badam, lautik batek "arazoak" izan dituela zehaztu dute. batez ere hornitaileekin dituzte erlazioetan. Garapen Agentziatik diotenez, "ordainketak egiterako orduan arazoak izan dituzte negozioen %24ak". Beste behin, ostalaritza eta turismoari lotutako enpresak izan dira egoera honen galtzaile.

Bestetik, txostean ere etorkizunerako kontratazioen beharraz galdegin du, etor litezkeen egoera nabarmenduz. Eta egin ahal izango direna kontratu berrietatik, negozio gu-tziek azpimarratzen dute hauek tenporalak izango dirala, egoeraren adierazgarri. Badute Lea-Artibaiko negozioek epe laburrean kontratuak egiteko beharra ikusten (%74ak baiezkoa esan du, datozen hilabeteetan egin ahal izango dituztela), batez ere ostalaritzaren kasuan. Kirol monitoreen eskariak eta ingles irakasle, garbitzaile eta kultur dinamizatzaileen eskariak dira ostean, %22a eta %11, hurrenez hurren.

Egoerari hobeto egokitu diren negozioen artean, merkatari txikiena izan litekeela adierazi dute Lea-Artibai Garapen Agentziatik. Izan ere, hamarretik bederatzi (%89a, zehazki) egoera ondo eraman dutela azalarazi dute. Osasuna eta estetika sektorearen kasuan, azkenik, "%33a okerrago" dago, "beeroen galera" izan baitute. Baina, orokorrean, besteak baino hobeto dagoen sektorea da, %67ak ondo dagoela" azaldu baitu.