2020. urteko ekainean hartu zuten erabakia, baina epeak luzatu direla eta, Bermeoko Udalak Aste Santu ostean ekingo dio Aita Guria Ontzia jada igota da portuko ranpan eta lanak adjudikatu dira -lan hauetan espezializatutako enpresa bati-, baina azkenean egun batzuren buruan ekingo diote 2003an martxan jarri zen itsasontzi historikoa deuzesteari. Aspalditik hartu zuen Aritz Abaroa alkalteak gidatutako toki-administrazioak erabakia. “2003an egindako baleontziaren estrukturaren egoera oso txarra da. Printzipioz, urte horretan egindako ezer ere ez ezingo da aprobetxatu” argudiopean, eta bere mantenuaren lanen kostu ikaragarriak direla eta, Aita Guria aurki pasako da historiara, 2005ean bisitariak hartzen hasi zenean.

“Baleontzi hau kriterio historiko eta zientifiko nahikorik jarraitzen ez duen birsorkuntza bat dela kontutan hartuz, Bermeoko ondare historiko edo kulturalik ez litzateke galduko Aita Guria baleontzia desagerraraziko balitz”, azaldu zutenaren arabera. Hala izango da, zeren Aste Santu ostean ekingo diete lanei. Hala ere, prozesu luzea izango da, eta behar bezala bete beharko diren pausoekin. 63.000 euroko kostua izango dute lanek eta hiru astetan zehar egitea espero dituzte. Bada, ingurumena ez kaltetzeko neurri zorro-tzak hartu behar dituzte, baita kaltea eragin dezakeen edozein materialeren tratamentu egokia egin ere. Tartean, birzikla litezkeen hainbat osagai behar den bezala tratatuko dituzte, ostean garbigunera eramanez. Horrexegaitik, makinaria berezia erabiliko dute lanetan dirauten bitartean.

Aita Guria deusezteko Bermeoko Udalaren argudioen artean ere oinarri ekonomikoak daude, handiagotu egiten direnak azken urteko krisialdi ekonomikoaren eraginez. “2003an egindako birsorkuntza honek, gainera, galera garrantzitsuak izan ditu azken urteotan. Izan ere, masta eta belak galdu zituen haize bolada bortitzengatik”. Zehazki, 2010 urtean izan zen. “Ordutik aurrera bere egoerak okerrera egin du eta azken urtea karrora igota pasatu du bisitaririk jaso gabe”. Bada, zifra ere jarri diote ontzi historikoaren kosturari, toki-administrazioko teknikariek eginiko txosten ekonomikoa. Jasotakoaren arabera, “baleontziak 2006tik 2019ra arte 2.277.555 euroko gastua izan du eta, ordea, 177.550 euroko diru sarrerak sortu ditu. Hau da, zerbitzu hau bere kabuz finan-tzatzeko gaitasuna %7,8koa bakarrik izan da”, ziotenez. “Hau guztia kontuan hartuz, Aita Guria baleontzia desegiteko prozedura abiarazi” zuen Udalak iazkoan.

Egurra

Arrazoi teknikoak ere badira tartean. “2003an eraiki zen egurrezko estrukturarako erabili zen materiala, gainera, “ez zen kalitatezkoa izan” txostenak jasotzen zuenaren arabera. Seguru aski, “kalitate gutxiko pinu egurra erabili zen, edo/eta denbora gutxiz sikatutakoa”, gehitzen zutenez. Honi guztiari egurrari kurba forma emateko erabili zen tratamendua “erasotzailea” izan zela gehitu behar zaio, kalitate gutxi zuen egurra hondatuz.

Bestetik, ontziak ere hainbat kalte jasan izan ditu bere ibilbidean zehar, portua gogor astindu zuten zenbait itsas-denboraleen eraginez. Hala izan zen 2010. urtean. Orduantxe, Aita Guria ontziak kalte handiak jasan izan zituen, haizeteen eraginez bere mastak erori zirelako. On-tzia berriz bueltatu zen portura, baina ordutik gaur eguneraino galera ekonomiko handiak eragin dizkio Udalari, bisitarik jaso gabe. Hori dela eta, maiatzerako historiara pasako da, ziurraski.