Bermeoko udalerriaren bihotza da, bere 3.000tik gorako biztanlerekin. Baina ohiko zuen bere indarra galtzen joan da urteen poderioz, eta Udal Gobernuak kemen hori berreskuratu nahi du. Alde Zaharra dinamiza-tzeko eta gunean ekintzailetza sustatzeko programa berezia jarri du martxan Udalak: Lokalbide. Ekimen honen bitartez alde zaharreko lokal hutsak “identifikatu nahi dira, bertako jabeekin harremanetan jarri eta interesa izan dezaketenpertsonei eskainiko zaizkie, euren negozioak bertan garatu ditzaten”.

Ekonomiaren berpizkunderako inbertsioak bideratuko zituztela adierazi zuen orain gutxi Bermeoko Udalak, aurrekontuari onarpena eman zionean. Bada, alde historikoa biziberritzea zen hauetako bat. Eta hala egingo dute Lokalbide egitasmoarekin. Izan ere, Udalak bitartekari lana egiten du, jabeei euren lokalak alokatzeko laguntza eskainiz eta ekintzaileei negozioak zabaltzeko edo bertara mugitzeko aukera eta laguntza emanez. “Dagoeneko hiru lokal huts bete dira, baina izena emateko epea oraingoz zabalik dago, bai lokalak eskaintzeko eta baita ekintzaile bezala alta emateko”, diotenez.

Honela, Alde Zaharreko merkataritza eta bertako bizitza pixkanaka berreskuratu nahi dira, mugimendua duen eta bizitzeko atseginagoa izango den gune bihurtuz. Hau guztia lortzeko eta negozioak bertara eramateko interesa pizteko, Bermeoko Udalak 36.000 euro bideratuko ditu diru-laguntzetan. “Dagoeneko udala lokal hutsen jabeekin kontaktuan jarri da lokalen baldintza eta ezaugarriak ezagutzeko. Honela, programan parte hartzeko interesa erakutsi duten jabeek, Udalarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Hori bai, lokalek, gutxieneko baldintzak bete behar dituzte, hala nola, gutxienez 50 metro kuadro,Internet konexiorako instalazioa eta bainugela bat izatea”.

Udalak, izena eman duten lokal hutsetan binilozko panelak jarriko ditu agerikotasuna emateko eta Lokalbide programaren parte direla adierazteko. Ekintzaileren batek Lokalbide programako lokalen bat alokatzen duen unean, jabe eta ekintzailearen arteko kontratua gauzatuko da eta jabeak luzatu daitezkeen bi urteko konpromisoa hartu behar du, horrela, ekintzaileak lokalarekin izan ditzakeen arazoak baztertzeko.

Formula ezberdineko negozioak jarri nahi dira Alde Zaharrean. Ekintzaileak erakarri nahi dira eta horretarako diru-laguntzak eskuragarri jarri ditu Udalak. Lagun-tza hauek alokairuaren parte bat ordaintzera bideratuko dira. “Hori bai, ekintzaileak, gutxienez, bi urtetan jarduera mantendu eta lokalaren jabeari alokairua hilero ordaindu diola justifikatubeharko du”. Eta hauentzako laguntzak emateko, azkenik, 36.000 euro eskainiko dira.

“Alde zaharra ekintzaileentzako gune erakargarria izatea da gure helburu nagusia”

Bermeoko alkatea

“Euren negozioak jarri nahi dituztenei laguntza eman nahi diegu, erraztasunak eman”

Bermeoko zinegotzia