Gune natural berezia da, Euskal Herriko beste ingurune ba-tzuekin alderatuta babes-maila berezia duena. Urdaibaiko Biosfera Erreserba laborategi izan da urteetan zehar, ingurumen arloko politiken saioak egiteko. Eta kontu askotan da eskualdea aitzindari, baita bere natur zein ondare-balioen trasmisioan ere, Milaka eta milaka dira eskualdera etortzen diren bisitariak, bate ere naturaz gozatzera. Eta hauei behar bezalako mezuak helaraztea dute helburu nagusi. Urdaibaiko erakundeak hirugarrenez antolatu du gidari eta interprete homologatuen ikastaroa. urtero-urtero arrakastaz egin dena. Milaka bisitari etortzen dira eskualdera, eta Patronatoak "mezu amakomun bat" eman nahi du, "Urdaibaik zer balore dituen" azaltzeko.

Hainbat dira Urdaibaiko 22 kilometro koadrotan dauden baliabideak. Ssntimamiñeko kobak, Urdaibai Bird Center, Gaztelugatxe edota hainbat museo tartean. Natura baliabideak ere ugari dira, hezeguneak direlarik aipagarrienak. "Bereziki, Urdaibai Biosfera Erreserbari lotutako natura- eta kultura-ondarea bisitariei aurkezteko gaitasun potentzialak dituzten pertsonak, ekoturismoko, naturako, kulturako edo turismo aktiboko gidak barne; kultura- eta ingurumen-teknikariak; turismo-zerbitzuen informatzaileak edo enpresak; erabilera publikoko programen arduradunak; bisitarien kipamendu eta zentroetako langileak, ingurumen-hezitzaileak, gizarte-hezitzaileak eta abar" dira ikastaroaren hartzaileak, nahiz eta edozeinek parte har lezakeen. On-line eta formakuntza presentziala uztartuz -ia 200 ordura arteko ikastaroa betez-, EHUko udako ikastaroen barne eskaintzen den ekimena da. Helburuak ere nahiko argiak dira: "ondarea interpreta-tzeko teknikak eta metodologia ezagutarazi eta aplikatzen jakitea, natura- eta kulturaondarearen gaineko esku-hartzeetan ekintzak, bitartekoak eta produktuak optimizatzeko bitarteko gisa, batez ere Urdaibai Biosfera Erreserban". bestetik, "interpretaziorako metodologia bat eta diskurtso koherente eta estandarizatu bat ezartzea, ahal dela Urdaibai Biosfera Erreserbaren eremuan". Eta azkenik, bada hirugarren jomuga bate ere. "Urdaibai Biosfera Erreserbaren eremuan eta ondare-intereseko espazioetan enplegu berdearen nitxoak sortzea".

Izan ere, asko dira ikastaroa pasata euren negozioak indartu dituztenak. Hala dio Manu Monge ikastaroaren zuzendariak. "Eskualdean negozioak dituztenek oso probetxugarri dute ikastaroa, zeren ondarea eta natur-balioak nola interpretatu behar dute gakoak eskeintzen dizkiegu. Eta, ostean. hauek aplikatzeko aukera izaten dute". Bada, "ondare naturalean eta kulturalean ekintzak eta jarduerak egiten dituzten pertsona, erakunde eta enpresa guztiei zuzenduta dago" ikastaroa. Urdaibai Biosfera Erreserbarekin lotutakoak dira lehentasunezkoak, "baina ez baztertzaileak. Pandemiak eragindako murrizketak direla eta, ikastaroa osorik online egingo da, hiru bisita didaktiko izan ezik, ikastaroa garatu bitartean legezko araudiaren baldintzapean".

20 plaza guztira

Arrakasta izan du azken bi urteotan Urdaibaiko Biosfera Erresebaren gida eta interpreteen ikastaroak. "Guztietan eskaini ditu 20 plaza, eta denak bete dira", dio Mongek. Hala ere, eta nahiz eta pandemiak egoera zaildu duen, berri ere arrakasta lortzea espero dute. "Pandemiak eta araudi aldakorrek, aurrez aurre egiteko aukerak bermatzen ez dituztenez, zailtasunak kontuan hartuta, online egitea erabaki da, hiru bisita izan ezik. Interpretazio-programen tekniketan, plangintzan eta diseinuan eta Biosfera Erreserbako natura- eta kultura-ondarearen ikuspegi orokorrean sakontzen jarraituko da", diotenez.

Ikastaroan presente egongo diren maisuen artean, bestetik, izen handiko pertsonak izango dira gidari. Zuzendaria Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Ikerketa, Interpretazio, Gaikuntza eta Jasangarritasunerako Hezkuntzarako Planaren koordinatzailea (PICE-IGHP) izandako Monge izango da. Tartean ere izango dira Juan Carlos Lopez Quintana arkeologoa edota Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Etnografikoaren arduradun den Alberto Santana, edota uinguruan dauden turismo-baliabideetan lan egiten duten teknikariak. "Bista osoa eman nahi dugu, eskualdeak dituen baliabide guztiak jakinarazi nahi ditugu, etorkizunean arituko dire gidei behar bezalako formazioa eskaintzeko. Eta tartean ere baditugu adituak diren beste hainbeste irakasle", diok Mongek, turismo arloan, ondarearen ezagu-tzan edo ingurumen-kudeaketan aditu direnak.

Ikastaroa

Helburuak

Interpretazioa landu. Urdaibaiko Biosfera Erreserbak baditu hainbeste ondare eta natur-gune, behar bezala interpretatu beharreioak. Arlo honetan lan egiten dituztenei behar bezalako formazioa ematea dute helburu nagusia, interpretazio landuz.

Enpresak

dira hartzaile. Ekoturismoko, naturako, kulturako edo turismo aktiboko enpresak; kultura- eta ingurumen-teknikariak; turismo-zerbitzuen informatzaileak edo enpresak; erabilera publikoko programen arduradunak; bisitarien ekipamendu eta zentroetako langileak, ingurumen-hezitzaileak, gizarte-hezitzaileak eta abar dira ikastaroan parte hartu ahal dutenak. Ekimena Ikerketa, Interpretazio, Gaikuntza eta Jasangarritasunerako Hezkuntzarako Planaren baitan sar-tzen da.