Aspaldi Urdaibaiko Biosfera Erreserban ezaguna den landare inbaditzailea da. Eta beronen kontrako erasoari ere aspaldi ekin zitzaion -batez ere Urdaibaiko Patronatoaren aldetik-, biodibertsitatean sortzaratzen duen kalteagatik. Borrokak ez du etenik izan: Bermeoko 2009tik du esperiantzia hauek desagertara-tzen. Ezta izango ere, zeren Udalak panpa belarra kentzeko doako ikastaroa antolatuko du martxoan.

Alde batetik, Bermeoko landa auzoetan bedar hau nola kendu azaltzen duen dokumentuaren 250 ale banatuko ditu aste honetan zehar. "Bestetik, martxoaren 27an ikastaro praktikoa antolatuko du interesa izan dezakeen edozein bermeotarrentzat.Ikastaro hau doakoa izango da", jakinarazi dutenaren arabera. Ikastaro praktiko honi dagokionez, "bedar hauen propagazioa ekiditeko teknikak erakusteko" izango da baliagarria. "10:00etatik 12:30tara egingo da Arranotegi auzoan, Munepe baserrirako sarreraondoan, eta doakoa izango da. Mendiko botak, arropa erosoa, ura, jateko zerbait eta aitzur bat ekar-tzea eskatzen" dute Udaletik.

Noski, ekimen honek indarrean dauden "osasun eta segurtasun neurriak beteko ditu", gaineratu dutenez. "Kotxeak aparkatzeko lekua badago eta izena ematea ez da beharrezkoa izango. Bertara joatea nahikoa izango da".

Aspalditik da ezaguna panpa belarra Kantauri kostaldean. "Hego Ameriketatik etorri zen espezie hau inbaditzailea da eta bere kontrola egitea beharrezkoa da, bertoko espezieak arriskuan ez jartzeko, suteak prebenitzeko eta baso eta zelaien produktibitatea ez jaisteko", dopte Ingurumen sailetik. Bermeon ere hainbat urte daramatzate landarearen kontra borrokatzen. "Udalak 2009tik darama bedar honen gaineko kontrol-kanpainak egiten eta aurten beste bi ekimen hauek martxan jarri ditu. Udalak burutzen dituen kontrol hauen helburua da biodibertsitate eta paisaian kalteak ekiditea da eta alde babestuetan espezie honenkolonizazioa galaraztea", diote.