Lau esku-hartze esparru, 9 programa, 14 helburu eta 50 ekintza dituen Berdintasun Plana adostu du Lekeitioko Udalak. “Legeek aitortutako berdintasun madierazpen formaletatik at, benetako berdintasuna lortzea da” egitasmoak duen helburu nagusia. Berau 2024 indarrean izango da.

“Berdintasun erreal horretara urratsak ematea da hain zuzen, dokumentu honetan aurkezten den Lekeitioko emakumeen eta gizonen Berdintasunerako IV. Planaren” jomuga helburua. Hirugarren plana amaituta, iazkoan emandakoak ebaluatu dira. E”baluazio txosten horretan oinarriturik, eta herriko eragile ezberdinen kolaborazioari esker sortu da Lekeitioko emakumeen eta gizonen Berdintasunerako IV. plan hau, Lekeitioko udalean bertan, eta udaletik herrira burutzen diren ekintzetan berdintasun ikuspegia txertatzeko asmoz”.

Plana “malgua” izango da, urteroko planetara moldatu ahal izango dena. “Aurreikusitako denboran eta eskura dauden baliabideak kontuan izanda, Udal arlo guztiek eta Erakundeek garatzeko helburu eta ekintzak jaso” dituena, diotenez. Azkenik,? udalerri mailako tresna bat da “eta konpromiso politikoa, teknikoa zein herritarra ere eskatzen” duena. urtero izango duen aurrekontua, azkenik. 30.000 euro ingurukoa izango da. helburuak betetze aldera.