Indarrena dagoen araudia behar bezala beteta, Bermeoko Musika Eskolako Kankinkabara txistu taldeak eta soka eta flauta taldeek ordu erdikokontzertuak eskainiko dituzte martxoaren 17an eta 23an, hurrenez hurren. “Izan ere, denbora asko egon dira zuzeneko saioak publikoaren aurrean eskaini gabe eta pandemiaren egoerak hobera egin duen honetan, aukera aprobetxatuko dute Santa Eufemia elizan kontzertu seguruak eskaintzeko”, Bermeoko Udalaren esanetan.

Lehenbiziko kontzertua martxoaren 17an izango da eta Kankinbara txistu taldeak eskainiko du 19:30ean. Euskal Herritik at izenburupean. Puerto Rico, Crasil eota Afrikako soinuak izango dira entzungai. Bigarren emanaldian berriz, martxoaren 23an 19:30ean izango dena, soka eta flauta taldeen txanda izango da, Bartok, Faure edota Jose Antonio Eguiaren piezak eskainiko dituztelarik. Udaleko Kultura zinego-tzi den Alazne Zumetak zehaztu duenez, “espero dugu bermeotarrak kontzertu hauetara hurbiltzea eta asko disfrutatzea”.