Erreka hegalaren tarte bat egokitu dute

Gernikatik Muruetara doan ibilbidearen egokitzapen lanen lehen fasea amaitu dute

05.03.2021 | 01:28

Asko dira euren ibilaldiak egiteko Oka ibaiaren ezkerralde erabiltzen dutenak, Gernika-Lumotik Muruetara doan bidea. Duela bi urte espazio horretan jarritako kontagailuen arabera, 3.000 pertsona inguruk erabiltzen dituzte astero. Bada, berau berrizteko lanen lehen faseari amaiera eman dio Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko Urdaibai Biosfera Erreserbaren Zerbitzuak, Gernika-Lumoko Udalarekin lankidetzan.

Forma naturalak erabilita, "pasealekuko hainbat gune zaharkitu eta esanguratsu egokitzea" izan dute jomuga nagusi. "Obra hau gauzatzearekin, amaitu da lan horien lehenengo fasea 47.983 euroko inbertsioarekin". Lanak eremuan dagoen hormigoizko plataforma berdin-tzeko eta pinu zurez oholtzaratzeko izan dira. "Material naturalak erabiliz eta gainazal lau eta okerrak konbinatuz, mihise berri bat sortu nahi izan da paisaian, tapiz bat bailitzan", diotenez. "Urdaibairen bihotza den eremuaren paisaia-hobekuntzarako estrategia berriaren barruan" sartzen da burututako azken ekimena.

noticias de deia