Etxebarriako eskola berria egiteko proiektua, martxan

Hezkuntza sailak "udazkenean" izango ditu ekimenaren nondik-norakoak

04.03.2021 | 00:48
Frontosteko lurretan eraikiko da Etxebarriako eskola berria.

 Ez da batere erreza izaten eskola berri bat eraikitzeko izapide guztiak betetzea. Etxebarriak lortu du. Udaleko arduradunek baieztatu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak aurten hasiko du ikastetxe berria egiteko proiektua lantzen. Honen esleipena "udazkenerako" izan nahi dute Lakuako ordezkariek, ostean eraikina egiteari ekiteko. Lea-Artibaiko toki-administrazioak orain gutxi laga dizkio Hezkuntza sailari Frontoste inguruko lurrak. "Gaur egun eskola hartzen duen eraikina txiki geratu zaigu, eta bagenuen berri naten beharra", Etxebarriako alkate Jesus Iriondoren esanetan.

Aspaldi hasi zituen Udalak ikastetxe publiko berria egiteko izapideak betetzen. "Urte askotan ibili gara anean, momentu honetar arte heltzeko", dio Iriondok. Arau subisidarioak aldatuta, eta lursaila erosita, inguruko Urkaregi errekan hobekuntzak egin zituzten, gunearen uholde-arriskuak saihesteko. Eta baita Hezkuntza sailari Etxebarrian dagoen beharraz ohartarazten ere. Iriondoren arabera, "Hezkuntza sailak bere plangintza sartu du eskola berria egitea. 2023 urterako bukatuta egotea aurreikusten dute. Proiektua errealitate bihurtzeko bidean gaude". Hala ere, toki-admibistrazioak beste zenbait hirigintza-kontu bete beharko ditu etorkizun hurbilean, gunearen birparzelazioa, adibidez.

Etxebarriako Manuela Zubizarreta HLHIak beharra zuen eraikin berri baten kokatzeko. Gaur eguneko eskola bi solairu eta beheko solairu baten kokatzen da, Erbera kalean. Orotara 246 metro koadroko espazioa du, non 12 urtera arteko 64 ume diren ikasle. "Kontua da, espazioa txiki geratu dela, eta beharrezkoa dela eskola gunea handitzea. Hezkuntza zentroaren zenbait zerbitzu –jangela, adibide–, herriko beste lokal batzutan dugu, eta umeak batetik bestera ibili behar dira. Ez zen, inondik inora, umeentzako egoerarik aproposena".

Haurreskola

Bestetik, etorkizuneko eraikinean kokatuko da eskola komunitate guztia, 0 urtetik eta 12 urtera arte. Haurreskola ere bertan kokatuko dela aurreratu dute Udaletik. "Eta nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saila arduratuko den eraikinaren kostua bere gain hartzen, guk, Udal moduan, Haurreskolaren kostua gure gin beharra dugu", alkateak dioenez. Horretarako, 800.000 euroko inbertsioa egin beharko dutela uste dute. "Diru nahikoa da, gure Udalarentzat asko, baina kreditu bat eskatuko dugu Haurreskola egin ahal izateko".

noticias de deia