Gernika-Lumoko Udalak lau panel jarri ditu, Urbietako gunearen altxor ekologikoak eta historikoak laburbiltzen dituztenak. Udalerrian den “aberastasuna” jakitera eman nahi du toki-administrazioak, era erraz eta didaktikoan. Hori dela eta, Urbietan dagoen Idigako aparkalekuaren ondoan, itsasadar hegalak biltzen dituen ondarea jarri nahi izan dute. Zehazki, ontzi hondarreko parkeari, meandroko landareriari, 1998an aurkitutako Erdi Aroko itsasontziari eta 1051n Gernikan zegoen portuari buruzko informazioa eskaintzen dute.

“Bertan sortu zen hiribildua”, Udaletik diotenez. Eta bertan ere kokatzen zen Gernika-Lumok izan zuen portu historikoa. “Guzti honekin zera nahi dugu: ingurutik ibiltzen aritzen diren bizilagunei herriaren inguruko informazioa ematea. Baita hirigunearen ondarea azalaraztea ere”, nabarmendu du Jose Maria Gorroño alkateak. Informazio panelak de 1,50 x 1,15 zentimetrokoak dira.

Lau dira Urbietako inguruan diren altxorrak. Lehena, Urbietako ontzi-ondarra. XV. mendeko pinaza da berau -12 metroko luzera eta 4 metroko erruna zuen- eta 1998ko uztailean aurkitu zuten, Gernikako itsasadarreko estuarioko lur eta lohi azpian. Ikerlarien arabera, 1450 edo 1460 urte bitartean eraiki zuten. Ontzia “orain dela 500 urte utzi zuten bertan behera itsasadarrean, eta bisigua, sardinzarra eta sardina arrantza-tzeko erabili zen; azken urteetan, ordea, mea-garraiorako baliatu zuten. Dirudienez, gabarrak burdina eramaten zuen Enkarterritik Urdaibaiko burdinoletara. Horregatik du hain zientzia- eta ondare-balio handia”, diote Bizkaiko Foru Aldundiako arkeologoek. Gaur egun erakusgai da Bilboko Arkeologi Museoan da ikusgai.

Urbieta inguran ezarrotako bigarren panelak ontzi-hondarreko parkearen gaineko informazioa ematen du. Guneak hiru hektarea ditu, eta zuhaitz, zuhaixka eta landare espezie ugari ditu. Enklabe horretan hasi zen Gernika hiribildu gisa. Mareak duen eragina eta zikloek uzten duten dibertsitate naturala ikusteko leku aproposa dela gaineratzen dute. Hirugarren panelak meandroko landareei buruzko informazioa eskaintzen du..

Portuari aipamen

Panelik esanguratsuenak Gernikak izandako portuari egiten dio aipamen, historialarien esanetan 1051 urtetik aurrera funtzionatu zuena. “Kokapen bikaina zuen, Durango eta Bermeo arteko merkataritza arda-tzean baitzegoen. Eskualdeko bu-rdinolak hornitzeko Gaztelako artileen eta burdin mineralaren garraioari esker hartu zuen garrantzia”, diotenez.

Udalak 2018an martxan jarritako ekimenari segida eman dio, Memoriaren Ibilbidea delakoa. Orduantxe Gernikako bonbardaketaren 11 puntu esanguratsuenak lotu zituzten bizirik atera zirenen testigantzak eta argazkiak bilduz. Hiru bide jorratzen ditu: ikerketa historikoa, lekukoen testigantzak eta bonbardaketaren aurretik udalerria zelakoa zen ikusteko aukera QR bidez.

Ontzi-hondarra. 1998an aurkitutako Urbietako ontzi-ondarra erakusten du lehen panelak. XV. mendekoa da.

Portua. 1051tik aurrera hasi zen ingurunean portua funtzionatzen. “Kokapen bikaina zuen, Durango eta Bermeo arteko merkataritza ardatzean baitzegoen”, diotenez.

Parkea. Hiru hektareako eremu naturala da, zuhaitz, zuhaixka eta landare espezie ugari dituena.

Menadroko landareak. Azken panelak florari egiten dio aipamen, inguruneko balio naturalaren erakusle.