Txakurrak eta gu. Elkarrekin bizitzeko gida argiratu berri du Ondarroako Udalak, udalerriko Txakur Jabe Elkarteko kideekin batera. Izenburuak dioenez, proposamena argia da: “herritarren eta txakurren arteko elkarbizitza hobe-tzeko eta Ondarroan animaliak eduki eta babesteko ordenantza arautzailea azaltzeka”. Kontzientziazioan eraginda, “eskubideak eta betebeharrak azaldu nahi dituzte, orain dela bi urte toki-administrazioak osatu zuen ordenantza jasotakoak azalarazteko.

“Proiektua garatzeko baliabide desberdinak ipini ditu martxan udalak. Alde batetik, eskuorriak argitaratu dira txakurrak solte egoteko leku eta ordutegiak zehaztuz, ordenantzan agertzen den bezala. Eskuorri horiek udaletxean daude eskuragarri eta etxez-etxe ere banatuko dira”, azaldutakoaren arabera. Bestalde, Ondarroako “ gune desberdinetan seinaleak ere ipini dira. Batzuk, txakurrak lotuta eraman behar direla gogorarazten dute, beste batzuek txakur kakak derrigor batu behar direla eta besteek txakurrak aske ibiltzeko leku eta orduak azaltzen dituzte”. Bada, dendetara ere banatu dira kartelak, “txakurrek ez dezaten erakusleihoetan edo sarreretan txixik egin”. Txakurren kaka batu beharra nabarmendu nahi izan dute Ondarroako Udalak eta jabeen elkarteak. Jakin badakite “txakur jabe gehienek batzen dituztela euren txakurren kakak eta euren betebehar guztiak ondo betetzen dituztela”, nahiz eta baden kakak batzen ez ditu jaberik ere. Udal mailako ordenantza izenik, araudiak isunak jartzeko proposamnak ere batzen ditu. “Ez da bidezkoa batzuek txarto egiten dutelako txakur jabe guztiak seinalatzea”, diotenez. “Konpondu beharrezko” arazotzat jota, honetan jardungo direla azalarazi dute. Bestetik, galdutako txakurren harrera eta zainketa egiteko gune bat ere ipiniko du Dongreneko eraikinaren azpiko lursailean. “Lursail horretan galdutako txakurren-tzako etxola bat ipiniko dugu, elkarteko kideek txakur hori zaindu dezaten jabea agertu bitartean”, diote. Horrez gain, eta dagoeneko ordenantzan jasota dagoen moduan, “anexuko barrualdeko eremuan ere txakurrentzako zabalgune bat egingo da. Lehengo futbol zelai zatia dagoen eremua atondu eta hesitu egingo da. Horrez gain, aulki batzuk eta txakurrei egokitutako iturri bat ere ipiniko dira”.

Guneak

“Txakurrentzako guneak zein diren esateaz gain, gune horiek egokitu ere egin behar ditugu”, esan du Zunbeltz Bedialauneta alkateak. “Lan horiek anexuko aparkalekua asfaltatzeko lanak hasten direnean egingo dira, dena batera, proiektu berean. Lur eremu zabal horren ardura duten beste erakunde ba-tzuekin harremanetan gaude lanak ahal bezain laister hasi ahal izateko”. Azkenik, edozein ordutan txakurrak solte eroatea baimenduta dauden lekuak gogorarazi nahi izan dituzte: Zubi Zahar herri ikastolaren atzean, ibaiaren alboan. Zaldupeko anexoaren atzeko aldeko lursailean, kanposantuaren ondoko basoan eta Pixapetik Artabidera doan bidean. Eta baita ordutegi finkoa -22.00etatik 9.00ak arte- duten udalerriko espaziak ere. Hauek Arrigorri hondar-tzan -maiatzean eta urrian, neguan libre izateko aukera baita eta hondartza denboraldian ez da uzten txakurrik egotea-, Errenteriatik Saturraraneraino doan pasealekuan eta Errebala Txikiñeko berdegunean. Azkenik beste gune batzuk ere badaudela zaldu dute: Institutu alboan. San Juan Txurru goialdean, Plaiko Zubiaren alboko zelaitxoan. eta Ibaiondo hasieran.