"Birziklatzeak gernikarren artean eragina izaten jarrai-tzen du". Hala adierazi dute Gernika-Lumoko arduradunek, iazkoan batutako hondakinen kopuruaren balorazioa egin ostean. "Horren arabera, etxeko eta merkataritzako hondakinen gaikako bilketak %1 egin du gora, eta hondakinen sorrera %5 murriztu da, aurreko ekitaldian 6.355.198 kilokoa izan zelarik". Maria Uribe Ingurumen zinegotziak herritarren esfor-tzua goraipatu du, eta gernikarrak bide beretik joateko deia luzatu du, izan ere "garrantzitsua da jatorrian bereizketa egitea, hondakinak tratatzeko instalazioetara dena iristea eta material hori gehiena berriz erabili ahal izatea".

Koronabirusak eragindako aldaketak nabariak izan dira Euskadiko herri guztietan, sastar batzearen kontuaren kasu. Baita Gernika-Lumon ere. Itxialdiak sastar gehiago sortzea ekarri du, orokorrean, nahiz eta balantzea desberdina izan da materialeei erreparatuta. Horrela, Udalak 323.800 kiloko ontzi-bilketa gauzatu zuen, 2019ko 290.162 kiloen aldean. Altzarien bilketak ere gora egin du: "246.960 kilo bildu dira, eta aurreko ekitaldian 229.770 kilo. Bestalde, aipagarria da, halaber, materia organikoaren bilketa igo egin dela, 2019an 191.580 kilo izatetik 2020an 199.220 izatera igaro baita, eta finkatu egin da 2016an instalatutako bosgarren edukiontziaren erabilera". Bestetik, hondakin berrerabilgarriem kasuan, orain dela urte bi 64.760 kilo batu ziren, "eta 2020an 70.425 kilo".

"Erabilitako olioa berreskuratzeari dagokionez, herritarrek 14.196 litro bildu zituzten, 2019an baino 3.476 gehiago. Beirari dagokionez, bizilagunek 488.957 kilo utzi zituzten guztira, hau da, aurreko urtean baino %11 gutxiago (547.646 kilo), osasun-murrizketek eragindako ostalaritza-itxieraren ondorioz. Horrek paperaren eta kartoiaren gaikako bilketari ere eragin zion, %6 murriztu bai-tzen", 577.392 kilora helduz.

Uribek eskertu egiten du gernikarrek egindako ahalegina, eta, aldi berean, animatu egiten du ingurumena babesteko lanean jarraitzera eta honako hau azpimarratu du: "Gero eta beharrezkoagoa da garbi-gunearen kudeaketa eraginkorra, eta horkontzientziatu behar gara hondakin gutxiago sortzeko".