Saihesbiderako konexioa izango den Tellaetxe tar Josu, Erreinezubi, Askatasun Bidea, Artike Bidea, Almika Bidea eta Ander Deuna kaleen arteko bidegurutzearen lanak aurrera doaz. Hala izanda, Bermeoko Udalaren aurreikuspena “otsailaren azken asterako lanak bukatutzat” ematea da. Hala ere, udal bozeramaileek adierazitakoaren arabera, “eguraldiak” baldintzatuko du gunea irekitzeari ekiteko hitzordu zehatza, izan ere asfaltatze lanak egin behar dira, eta euriaren eraginez data hori atzeratu edo azkartu liteke. Bestetik, ingurune guzti horren trafiko-berrantolaketa diseinatzen ari dira, oraindik erabaki finkorik hartu ez dutelarik. “Horretarako lanean ari direla” nabarmendu dute.

Bermeoko Udalak Tellaetxe tar Josu, Erreinezubi, Askatasun Bidea, Artike Bidea, Almika Bidea eta Ander Deuna kaleen arteko bidegurutzearen lanak azaroan hasi zituen, bidegurutze horretan bat egingo du saihesbideko sarrera-irteera berriak eta guneak hartuko duen trafikoa modu seguruan antolatzeko helburuarekin. Bada, lan horietan 253.582,27 euro (BEZ barne) inbertitu zituen Udalak. Lanak ez dira nolanahikoak, izan ere etorkizunean saihesbidearekin lotura izango da bidegurutzea. Eta guztira sei kale lotzen dituela jakinda, berrantolaketari ekin beharko zaio, beti ere behar-beharrezkoa den segurtasuna bermatuz eta herritarren bizi-kalitatea hobetuz. “Helburua bidegurutzea modu seguruan antolatzea da”, adierazi zuen toki-administrazioak, lanei ekingo zietela jakinarazi zuenean.

Besteak beste, datozen egunotan “bidegurutzea eta Erreinezubi kalea asfaltatuko dira, ura bidera-tzeko kainu-zuloak egingo dira eta espaloi, semaforo-sare eta seinale berriak jarriko dira”. Bestetik, zenbait espaloietan hobekuntzak egiten ari dira, edukiontzi eta zerbi-tzu guneak (zama-dezama guneak, autobus geltokia…) berrantolatuko dira eta seinale bertikal berriak instalatuko dira, lurrean ere seinaleak margo-tzeaz gain. Hasiera baten, ingurunea semaforo-sistema baten bitartez antolatzea pentsatu zuen Bermeoko Udalak.

Gune egokitzeko ekimena, hala ere, aspalditik dator. Lehendabizi, saihesbidea egokituz. Hiru kilometroko errepidea egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak 53 milioi euroko aurrekonua maneiatu zuen. Lanak 2015ean bukatu zituzten. Bermeoko saihesbidea eta herriko erdialdea modu egoki batean lotzeko, hala ere, hirugarren sarrera bat egitea aurreikusi zen, Mundakarako eta Solluberako norantzan egin ziren loturez aparte, herrigunerako sarrera hobea -eta zuzenagoa-bermatzen zuena. “Lotura hori lortzeko, Tellaetxe tar Josu kalea luzatu da azken hilabete hauetan”, Bizkaiko Foru Aldundiaren esku geratu ziren lanetan. Hauek 1,6 milioi euroko kostua izan zuten. Aldez aurretik ere, bideari leku egiteko izapide administratiboak bete behar izan zituzten.

Bizi kalitatea hobetu

Otsailaren bukaeran amaitzea aurreikusten duten obra hauei esker, herritarrei aukera emango zaie Bermeora errezago sartzekoeta, honi esker, herriko erdiguneko trafikoa arindu egingo da”, Udaletikziotenez. “Honenbestez, Bermeoko Udal “Gobernuak bere helburu estrategikoetako batean aurrerapauso garrantzitsu bat ematea lortu du. Izan ere, lan hauei esker, herriko irisgarritasuna nabarmen hobetuko da, herritarren bizi kalitatea hobetuz”.