Orain dela zenbait urte hasitako ekimena da, pausoz pauso eman beharrekoa hainbat erakunde publikok hartzen dute parte eta. Baina, pixkanaka ere bada, Kantauri itsasoko kostaldean berezi den Lekeitioko Udalak Mendieta ontziola birgaitzeko proiektuak aurrera egin du. Orain gutxi atera du toki-administrazioak lehiaketa publikora Mendieta etxebizitaren proiektuaren idazketa. Oinarrien arabera, berau erabilera anitzeko gunea bilakatuko da, “ontziolaren harrera” moduan. Udalak 29.000 euro jarriko ditu idazketarako, sei asteko epea duena.

Eraikina egoera txarrean dago gaur egun, 2007 urtean pairatu zuen sute batengatik, eta baita ostean izandako erortze bategatik. Pleguen arabera, hiru horma baino ez ditu. Hori dela eta, “esku-hartze arin” baten beharraz ohartarazi dute, izan ere eraikina erortzeko arriskuan dago. Gune guztia babestutako eraikina da Mendieta -2010 urtean egin zioten izendapena, zehazki-, Eusko Jaurlaritzaren katalogoaren barne dagoelarik. “Eraikinari eta ontziolari etorkizun berria eman nahi dio” Lekeitiok, bere alkate den Koldo Goitiaren esanetan. “Eta berau pauso berri bat da helburu hori lortzeko proposamenean. Hala ere, beste pauso asko eman behar ditugu”. Goitiaren adierazitakoaren arabera, ekimena bere osotasunean birgai-tzeak bi milioi euroko kostua izango luke. Bestetik, hainbat erakundek parte hartuko lukete, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Zehazki. Udalak, berriz, proiektua aurrera atera-tzeko arduradun izango da.

Mendieta ontziolaren etxebiz-itza biziberritzeko proiektuak eraikina erabilera anitzeko bihurtzea ekarriko luke. Hau da, ontzigintzan aritzen zena museo antzerakoa bihurtuko litzateke, “eta etxebizitzan honi zerbitzua emateko gunea” ezarriko litzateke. “Harrerrako espazioa”, diotenez, baina soberan diren espazioetan bilerak egiteko gela edota erakusketa txikiak antolatzeko aukera ematen duen gunea jasoko lituzkete”. Guneak ere -hiru solairuko etxebizitza da, ontziolaren moduan XX: mendean eraikitakoa- ostalaritza negozio bat jaso ahal izango luke, “bai Mendietako ontziolara eta baita Isun-tzako hondartzara doazenen-tzako erabilgarri”.

Pausoak ematen

Hala ere, proiektuak beste zenbait pauso eman beharko ditu. Gainera, egoera ekonomiko latzean. Aurrekontua milioi batekoa izan liteke, etxebizitza birgai-tzeko. “Bagabiltza beste erakundeekin ekimena partekarzeko lanetan. Eta bide horretatik jarraitu nahi dugu. Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak euren laguntza eman digute”, Goitiaren arabera. Eta jokoan sartzen den hirugarren erakundeak ere pausoak eman ditu orain dela gutxi. Espainiako gobernuaren Trantsizio Ekologikorako Ministerioak -Kosta Mugapenaren ardurapean- Murtziako enpresa bati adjudikatu zizkion lanak, 280.000 euroko aurrekontuarekin. Lanen helburua ontziolaren teilatua konpontzea da, horrela bere egoera txarrari aurre egiteko. Finantziazioan Bizkaiko Foru Aldundiak ere lagundu zuen, 30.000 eurorekin. Gure ideia zera da: 2025 urterako, Lekeitiok 700 urte betetzen dituenerako, ontziola zen bezalakoa izatea”, azpimarratu du Goitiak.

“Proiektu guztia bere osotasunean burutzeak bi milioi euroko aurrekontua berharko du”

“Eraikinari eta Mendieta ontziolari etorkizun berria eman nahi dio Udalak”

Lekeitioko alkatea