RUDIA ez zen ohikoa izan. Erronda egiteko modua aldatu behar izan zuten, hiru gunetan baino ez kantatuz. Ordutegi aldetik ere egokitzapenekin jarraitu behar izan zute. Koronabirusa dela eta, 06.00etan hasi beharra. 15 kantari baino ez ziren kalerik kale aritu€ Baina atzokoan ere, Gernika-Lumoko Marijesiek ohituraren osasun ona erakutsi zuten. Bitxitasun nabari batekin: izan ere, lehenengoz aita-seme parea atera ziren bakarlari lanetan, Jose Antonio Uriarte Itxaso Belaunaldien arteko erreleboari ondo asko ebatuta eta emakumeen inkorporazioari ere -atzokoan emakumezko gehiago izan ziren kantari gizonezkoak baino-, ordu erdian egin zuten buelta, Mestikabasoko San Frantsizko elizatik hasita eta San Kristobal plazara arte.

Aurtengoan pandemiak derrigorrez moldatu du antzinako tradizioa. Marijesiena, edo Gabonetako koplen kantariena, ez da gernikarren ohitura soila, baizik eta Bizkaiko beste zenbait udalerritan egiten da: Ibarrangelu, Muxikako Ariatza auzoan, Ean, Iurretan... Gernika-Lumoko, bada, parte hartzaile gehien dituena da. Tinkoen eusten diona. Eta musukoak jarrita eta distantzia errepestatuta, 06.00etan batu ziren. Errondari hasiera, hala ere, 06.15etan ekin zioten, Mestikabason hasitako errondari. Ordurako prest zen Itxaso

Hala egin zuten gernikar kantariek, kalez kale ibilita, baina kantuan geldirik zeuden bitartean arituz. Hauxe izan da ohituraren beste aldeketetako bat. Tartean, Iturriondo / Agirreburu eta Agirregana inguruak bisitatu zituzten. "Ohiko lekuak" direla ziurtatu zuen Itxasok, orain hamarkada nahikoa lehen aldiz marijesi modura irten zenak. "Etxea beti kantatu izan dugu. Alexekin ere, saiatu naiz marijesi motibazioa pizten". Hala izan dela ezin du inork ukatu. "Badu ahots ona, gogorra eta tonu egokikoa du, koroak segitzeko aukera ematen duena", dioenez. "Pozgarritzat" jo zuen Uriarte semearekin egindako saioa, "berezia" izan zelako. 2019an ekin zion semeak bakarlari kantatzeari, eta aitak bere testiguari nola eutsi zion ikusi ahal izan zuen.

Kaleetatik pasatzen ziren tartean, eta batez ere kantatzen zuten inguruetan, pertsianak irekitzen ziren. Bestetik, ordu txiki horietan kaletik zenbiltzan autoak ere gelditzen ziren, marijesien ibilbidea ez oztopatzeko. Bada, aurtengoan deialdi berezia egin dute Marijesiek, euren erronda etxeetatik jarraitzeko. Azken saioa, San Kristobal enparatzan egin zuten, hasi eta 25 bat minutura. Bertan omenaldi xumea egiteko aukera izan zuten. Iñaki Uribarrena Marijesien kideak hala adierazi zuen. "Elorrixo marijesi beteranoari omenaldia" egin nahi izanm zuite, koplak bere etxerantz kantatuz. "Juan Jose Agirre Elorrixo marijesi zaharra orain gutxi hil zen, 92 urte zituela. "Elorrixo jaiotzez muxikarra zean, baina Gernikara ezkondu eta orduantxe hasi zan marijesiakin kantatzen", zioenez. Guztira, 28 kopla kantatu zituzten, erlijio ku-tsua dutenak, nahiz eta kutsu hori galtzen joan diren marijes aritzen direnak.

Osasun-neurriak

Egunero-egunero marijesiak kaleetan zehar ibiliko dira, abenduaren 24a arte. Antzinako tradizioari eutsiz, erritua mantenduz, oraingoan pandemiari aurre egin behar izan diote. "Musukoekin kantuan aritzea ez da batere erreza", azaldu zuten atzo bertaratutako batzuk, baina zailtasunak zailtasun, aurrera egitea lortu dute. Errondetan marijesi guztiek euren konpromisoa erakusten dute, osasun-neurriak betetze aldera. "Oinarritzat osasuna lehenen gorde beharrekoa da eta gure ekimen kultural-emozional honen garapen egokiaren arteko oreka topatu behar" zutela adierazi zuten. "Sinbolikoa, berezia eta apartekoa" izango zela aurtengo edizioa jakinarazi zuten. Eta marijesiek beste behin bete zuten erritua, aurreko mendeetatik datorren Gernika-Lumoko ohitura zaharra.

San Frantzisko elizatik eta San Kristobal plazara heldu arte, 28 minutuko denboran erronda azkarra egin zuten Gernika-Lumoko 15 marijesik

Erronda amaitu baino arinago, oraintsu hildako 'Elorrixo' marijesi beteranoari omenezko koplak kantatu zizkioten