Aste honetatik hasita, segurtasun dispositiboa berezia jarri du martxan Bermeoko Udaltzaingoak. Gabonei begirako zaintza plana gauzatuko du herri-administrazioak, batez ere zenbait gai ko konkreturen kontrolari ebatuta. "Helburuak dira lapurretak prebenitzea, indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak bermatzen direla segurtatzea eta herritarrarengandik hurbilago egotea", Udaleko arduradunek zehaztu dutenez. Besteak beste, dispositiboan uniformedun eta kalez jantzitako udaltzainek parte hartuko dute, segurtasuna hobe-tzeko. Bereziki, edigunean egingo dute esfortzua. "jendea pilatzen den guneetan".

Jende pilaketak egoten diren ingurunetan "patruilak areagotuko dira. Gainera, kale komer-tzialenetan agente gehiago egoteaz gain, egun horietan ere udaltzainek elkarte eta merkatarien artean segurtasun-aholkuekin prestatutako triptikoak banatuko dituzte". Eta nahiz eta Bermeoko kriminalitate-kopurua ez oso altua izan, gutxienez Bizkaiko beste udalerri batzuenarekin konparatuta, segurtasuna hobeki bermatzea dute jomuga Udaletik. Bada, kale jendetsuenetan presentzia areago-tzeaz gain, "udaltzainek indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak bermatzen direla segurtatuko dute". Pandemiak ezarritako arauak zorrotz betearaztea da gakoa.

Gabon garaian ematen diren beste kontu batzuk ere izango dituzte bermeotar udaltzainek begi tartean. Hauetako bat pirotekniaren erabilera izango da -baita salmenta ere-, batez ere adingabeek egiten duten erabilera kontrolatzeko. Hala diote Udaletik: "adingabeei eta legezko ordutegitik kanpo alkoholik ez saltzea zorrotz kontrolatuko dute. Operatiboan uniformedun eta kalez jantzitako agenteek parte hartuko dute, establezimenduak irekita dauden ordutegietan, eta merkataritza-guneetako segurtasun pribatuko zerbitzuekin koordinatuta eta etengabeko harremanetan egongo dira". "Azkenik, artefaktu piroteknikoen edukiera, erabilera eta salmenta ere begiratuko da. Artifizio piroteknikoak baimenik gabe saltzea eta bide publikoan erabiltzea eragotzi nahi da, honek sortutako arriskuak ekiditeko eta elkarbizitza bermatzeko", zehaztatu duten arabera.

Herritarrengandik gertu

"Helburu estrategikotzat" du Bermeoko Udalak Udaltzaingoaren gertutasuna lantzea. "Horretarako, oinezkoen patruilak indartzea ezinbestekoa da eta baita arloz-arloko kanpainak egitea ere. Izan ere, herritarrarengandik hurbilago egotea ezinbestekoa da Udalak zerbitzu hau behar bezala eskain-tzeko". Jomuga honen adibide argiak dira toki-administrazioko patruilek azken hilabeteetan egindako lan batzuk.

Honen adibide da pandemiak eragindako konfinamenduan Udaltzaingoak egindako lana, 70 urtez gorako populazioarekin. Adin tarte horretako "3.112 pertsona bisitatzen saiatu ziren, 2.281 etxebizitzetan atea jo eta gero". Izan ere, bermeotar hauetatik guztietatik 798 bakarrik edo bikotean bizi dira. "Informazioa banatu eta laguntza eskaini ostean, beharrizanen bat edo ezer berezirik sumatu duen kasuetan txostena bete" zuten, gero Gizarte Ongizaterako Udal Patronatora bidali zituzten txostenak, edozein zerbitzuren beharra zuten pertsonei laguntza eskaini ahal izateko.

Ostean ere, Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan zehazki, dispositibo berezia ezarri zuten. Irailaren 7tik irailaren 16ra, guztira 70 akta inguru zabaldu ziren: maskarilarik gabe ibiltzeagatik 2; maskarilaren erabilera desegokia egiteagatik, 6; botiloia egiteagatik 60 (Ertzaintzarekin lankidetzan); eta ordutegia behar bezala ez betetzeagatik ostalari-tza establezimenduei zabaldutako lau akta izan ziren.