“Elikagaiak erosteko eta gero herritarren artean bana-tzeko”, Ondarroako Udalak 5.000 euroko laguntza zuzena eman dio Danonartin elkarteari. Hala proposatu zuen Ongizate Batzordeak eta hala egin du Udalak. “Diru laguntza hori herriko janari dendetan gastatzeko da, horrela, elkarteari laguntzeaz gain herriko janari dendei ere bultzadatxo bat ematen lagundu” nahi izan du toki-administrazioak.

Helburu bikoitza du, beraz, dirulaguntzak. Izan ere, koronabirusak eragindako egoerak bai herritarrei eta baita dendariei eragin die. Gainera, “laguntza behar duten familiak areagotuz doaz” pandemiak aurrera egiten duen bitartean, “eta guk ere gure ohiko laguntzaz gain beste bat ematea ezinbestekoa dela ikusi dugu”. Horrela adierazi dute Ondarroako Udaleko ordezkariek.

Bestetik, Danonartin elkarteakmoraintsu egindako bilketa berezian 3.000 kilotik gora elikagai batudituzte. Eskerrak eman zizkieten modu batera edo bestera parte hartu zuten guztiei. Beharrezkoa zen apalak betetzea, zeren erakundeak “azken banaketan ia 70 familia (200 lagunetik gora) zeuden zerrendan”.