Santanape kiroldegiko erabiltzaileek bi kirol gune dituzte eskuragarri klik bakarrean. Izan ere, Gernika-Lumoko Udalak aukera zabaldu du erreserbak on line egiteko, “modu erraz eta intuitiboan, Udalaren webgunean (www.gernika-lumo.net).

Erreserbak egiteko online plataforma “praktikoa” izango del aurreratu dute udal ordezkariek. Berau eginda, erabiltzaileek konfirmazioaren egiaztagiria jasoko dute posta elektronikoz. “Kirolguneak erreserbatzeko gehieneko aurrerapena bi egunekoa izango da, eta erabiltzailen bakoitzak erreserba bat egin ahal izango du bi eguneko”.

Bestetik, Santanape kiroldegiak jendearentzako ordutegia egungo osasun-egoerara egokitu du eta orain astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara izango da; larunbatetan 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara eta igandeetan 9:00etatik 14:00etara izango da kirola egiteko aukera. Koronabirusaren pandemia dela eta, 20 pertsona baino ezin izango dira fitness eta kardio gimnasioan izan, eta covid-19aren “higiene eta osasun-neurriak eta segurtasun-neurriak” zorrozko bete beharko direla azaldu dute.