Energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa lortzeko estrategia martxan jarri du Gernika-Lumoko Udalak Malosteko kiroldegian. Aginteren proposamena zera da: kontsumoa %39,9ra murrizea eta O2 isuriak %58,03ra. Sistema berria ur amaieran egongo dela espero dute.

Etorkizunean eraikinean energia-kontsumoa urrunetik etengabe monitorizatzeko eta kudeatzeko sistema bat ezarriko dute. Beronen bitartez, Lointek Gernika saskibaloi taldearen kiroldegiaren egungo “energia kontsumoaren eredua eta ekipo eta instalazioen eraginkortasuna” ezagutu ahal izango dira. “Era berean, tresnak energia-kontsumoetan izandako desbideratzeak detektatzea eta zuzentzea lortuko du, eta horiek aztertzea eta kudeatzea ere bai, lortutako aurrezkiak egiaztatzeaz gain”.

Sistema berriak gas naturala erabiliko du erregai gisa, lehendik dagoen gasolioaren ordez, “eta kutsatzaile gutxiago isuriko ditu, emandako energia berdinarekin”, diotenez. bestetik, argiztapen-elementuak eta antzekoak konektatzeko aukera ematen duen automata bat instalatuko dela zehaztu dute Gernika-Lumoko udaletik.