Berebiziko sektorea da arrantzarena Bermeon, udalerria mundu mailako atunaren hiriburu izendatua izatera arte. Bada, Bermeo Tuna World Capital (BTWC) ideia berritzaileen bila abiatu da, Innovathon ekimenaren bitartez. Azaroaren 21ean eta 22an egingo da berau, "eta sektorearen iraunkortasuna hobetzen lagunduko duten ideia sortzaileak bultzatzea" du jomuga. Startup, ikasle eta ekintzaileei dei eginda, "parte-hartzaileek lehenengo saria lortzeko lau erronketako bati erantzun beharko diote, 15.000 euro baino gehiagoko balioa duena".

Hackathon tankerako egitasmoa izango da, birtualki egingo dena eta 24 orduko iraupena izango duena. "Ekitaldiak, sektore honetako berrikuntza-maratoi birtualik handienak, atunarrantzaren sektorerako irtenbide berritzaileak aurkitzeko eta GIHak -Nazio Batuen agendak ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuak- betetzen laguntzeko irtenbide teknologiko, sortzaile eta bideragarriak garatzea du helburu". "Izena emateko epea azaroaren 2an hasi eta 15ean amaituko da, ekitaldiaren webgunearen bitartez: bermeotunaworldcapital.org/innovathon/", zehaztu dutenez.

Hainbat izango dira lehiaketak plazaratuko dituen galderak, besteak beste iraunkortasunari buruzkoak, kutsadurari amaiera emateko irizpideak, trazabilitate-mekanismoei buruzkoak edota elikadura gardentasunari men egiten diotenak. "Helburua atunaren industrian hackathonetik ateratako ideiak aplikatu ahal izatea da", Bermeoko enpresek euren jardunbideetan ezarri ditazketenak. Horrexegatik, "antolakuntzak plataforma bat eta behar diren baliabideak ematen ditu ekitaldian zehar eta hau amaitzean talde parte-hartzaileei laguntzeko, eta lortutako negozio-eredu berriak praktikan jartzen laguntzen du, jasangarritasuna sustatzen duten produktu eta zerbitzu berriak sor-tzeko".

Ekarpen ekonomikoaz gain, saritua den ideiak 70 orduko mentoring zerbitzua jasoko du, proiektua gara-tzeko Udalak Bermeon emandako lokala eta baita Lisboako finalera bidaia, "non irabazleek euren negozio eredua aurkeztuko duten Ozeanoen Munduko Biltzarraren esparruan", aurreratu dutenez.

Ideiak

Arrantzaren Munduko Egunarekin bat eginez, startup-ak, ekintzaileak, azken ikasturteko ikasleak, graduatu berriak eta masterreko ikasleak deitu dituzte Innovathon Bermeo ekimenean partehartzaile izateko. Izen emate epea azaroaren 15era arte luzatu dute.

Ezagutza

"Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar. Itsasoarekiko zaletasun handia duten pertsonak bilatzen ditugu, ozeanoen eta planetaren garapen jasangarriari laguntzeko", Ignacio Serrats BTWCeko presidenteak azaldutakoaren arabera. Antolatzaileek adituak eta aholkulariak jarriko dituzte lagungarri.

Aplikazioa

Azaroaren 21an eta 22an egingo den egitasmo birtualak ideia berriak garatu nahi ditu, arran-tza sektorean erabilgarri izan litekeenak. "Lortutako negozio-eredu berriak praktikan jartzen" lagunduko du antolakuntzak, "jasangarritasuna sustatzen duten produktu eta zerbitzu berriak sortzeko".