- Nahiz eta koronabirusaren ondorioz sortutako egoerak kultura berebizi kolpatu duen, Lekeitiok kulturarekin lotutako ekintza ugari antolatu ditu uda partean. “Ekintza guztiak antolatzeko segurtasun protokoloa bermatuko” du Udalak. Hala, abuztuaren amaierara arte hogei bat ekimen izango dira eta ekintzetarako 100.000 euro bideratuko dituzte.

Besteak beste antzerkiak, ikuskizunak, azokak, kontzertua, umeentzako ekintzak edota arkeologiarekin lotutako ekintzak egongo dira. Hala, kontzertuak -Nabil, uztaileran 24ean; Lekitto Musika Banda, uztailaren 26an; Bilbao Orkestra Sinfon ikoa abuztuaren 7an-, kirola -arrauna izango da uztailaren 26an edo spinning maratoia abuztuaren 9an edo xake txapelketa abuztuaren 15ean- , edota nekazal azoka -abuztuak 8an- izango dira, adibidez. Azkenik, Udako Arte erakusketa izango da udan zehar eta Eskolape aretoan, sei artistek parte hartuko dutelarik, guztiak disziplina ezberdinetakoak: Alberto Eguiluz uztailaren 27tik abuztuaren 2ra; Lara Kaminsky abuztuaren 3tik 9ra; Ibai Silicato abuztuaren 10etik 16ra; M. A. Hernández abuztuaren 17tik 23ra; Miquel Cazaña abuztuaren 24tik 30era eta Juan Isasi abuztuaren 24tik 30era.

Zehazteke badiren ere, Udaletik irailaren hasieran ere “hainbat ekin-tza” egingo direla azaldu dute. “Abaroa Jauregiko lorategian San Antolinak betiko formatuan egin ezingo badira ere, segurtasun neurriak bermatzen dituzten formatu txikiko ekintzak egitea aurreikusten da, besteak beste, kon-tzertua, bertso saioa eta ikuskizunak. Ekintzetan lanean gabiltza eta aurrerago emango dira ezagutzera”, Udaleko arduradunek azaldutakoaren arabera. “Guzti hauetaz gain, Lekeitioko elkarteen proposamenak ere jaso dira, haiek ere ekintzak aurrera eramateko aukera izango dute, beti ere segurtasun protokoloa betetzea posible bada”. Hori dela eta, “eskaintza zabala egongo da Lekeition”, azaldu dutenez.