- Milaka eta milaka pertsona biltzen dituzten hondar-tzak dira, Bizkaiko kostaldean dauden arrakastatsuenetakoak udaro. Laida eta Laga dira, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako areatza nagusiak. Aurtengo bainu denboraldia koronabirusak bereziki aldatuta, Ibarrangeluko Udalak kanpaina abiarazi berri du, “hondartzen erabilera arduratsu eta solidarioa” egieko. Osasun-neurriak betetzea ezinbestekoa dela gogoratu dute: distantzia errespetatzea, hondar-tzan gehienez hiru ordu egotea eta hondartzak garbi mantentzea.

“Covid-19ak eragindako normaltasun berria hasi eta uda iritsi zenetik, handituz joan da Ibarrangeluko hondartzetara joaten den jende kopurua”, Udaleko arduradunek gaineratu dutenez. Bada, ekainaren 15ean bainu denboraldia ofizialki hasi zenetik, “egun batean, Lagako hondartza itxi behar izan zen, gehienezko edukierara iristetik gertu zegoelako”. Hori dela eta, Ibarrangeluko Udalak “beharrezkotzat” jo du “sentsibilizazio-kanpaina bat abian jartzea, osasun-segurtasuna bermatzeko eta erabiltzaileei elkartasunez joka dezaten eskatzeko”. Erabakia Bizkaiko Foru Aldundiarekin adostutakoa dela nabarmendu dute.

Laida eta Lagako hondartzetan neurriak hartu izan dituzte, eguraldi ona hasi zen momentu beretik eta Bizkaiko Foru Aldunduak bainu-denboraldia hasi zuen momentura arte. Hondartza dinamiko izendatuak, asteburuetan zehar “luzez eguzkia hartzea” debekatu zuten, jende-pilaketak ekiditeko.Bestetik, jolas bainua, paseatzea, uretako kirolak eta banakako kirola egitea izan ziren onartutako ekintzak. Erabakia alkatetza-dekretu baten bitartez hartu zuten Ibarrangeluko Udalak. Bestetik, kontingentzia plana ere egituratu zuten, ekainaren hasiera onartu zena. “Neurri prebentiboak eta gonendioak” ezarriz, gaixotasunaren hedapena etetea du jomuga nagusi.

Oraingo honetan, erabiltzaileengan zuhurtziaz jokatzeko eskaera egin dute, jakinda. Udalak “hondartzan gehienez hiru ordu pasatzea ?ahalik eta jende gehienak hondartzaz gozatzeko aukera izan dezan?, pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia errespetatzea eta bainugela publikoetan maskara erabiltzea” erregutu dute Ibarrangelutik.

Herritarrez gain, Busturialdeko -batipat Gernika-Lumoko- eta Bizkaiko beste eskualdeetako hainbat bisitari -Durangaldetik edota Bilbotik- jasotzen dituzte bai Lagak eta baita Laidak. Eta hauei mezu osagarria ere zuzendu die Udalak. “Bizkaiko Foru Aldundiaren BizkaiUp aplikazioan hondartzen edukiera kontsultatzea gomendatzen da, eta, iristean, sorospen-zerbitzuaren gomendioei eta banderei arreta jartzea”. Bestalde, hondartza gehienezko edukierara iristetik “gertu dagoenean, hondartza dinamikoa ezar-tzeko aukera dagoela” gogorarazi dute, “hau da, baimenduta dago bainatzea eta paseatzea, baina ez eguzkia hartzea”.

Azkenik, ingurumen-inpaktua gutxitzeko neurriak hartzea ere kanpainaren baitan dagoen mezuetako bat da. “Ingurumen-erantzukizunez jokatzea ere” eska-tu du Ibarrangeluko udalak, “eta hareatzak garbi mantentzeko eta bakoitza bere zaborraz ardura-tzeko” eskatu diete erabiltzaileei. Ibarrangeluko hondartzak: solidarioak eta garbiak esloganetik abiatuta, marrazki bizidunen bideo bat eratu dute, jokabide positiboez ohartarazteko.