Herriko produkturik bada Bermeon, “herrian bertan landu eta saltzen dena”, berau hegaluzea da. Arrantza eta kontserba sektore indartsua eragiten duena, ostalaritzan ere bere lekua duen itsasoko espeziea da. Hori dela eta, berraktibatze ekonomikoa jomuga duen Nik, BermeON egitasmoaren baitan Bermeo Tuna Pintxo Tour lehiaketa antolatun dute Bermeon. Uztailaren 17tik 26ra, 15 taberna nor baino nor arituko dira lehian. Eta pintxoak dastatzen dituztenek ere saria eskuratzeko aukera izango dute.

Udalak eta Bermeo Tuna World Capital-ek (BTWC) elkarlanean antolatuta, ostalariekin batera, egitasmoaren helburua “erraza da, hegaluze-pintxo hoberena zein den ezagutzea”. Horretarako, uztailaren 17tik 26ra, “herritarrek taberna parte hartzaileen pintxoak dastatu ahal izango dituzte eta, euren gustuaren arabera, 1etik 6ra ordenatu. Gainera, txapelketa honetan parte hartzen dutenek saria eskuratu ahal izango dute”. Hala ere, ekimena “ez da bakarrik lehiaketa konkretu honetara mugatuko”. Izan ere, taberna parte hartzaileek “euren pintxoak uda guztian zehar salgai izango dituzte, nahi duenak dastatu ditzan”. Horrela, lehiaketaz gain ere sukaldaritzako eskaintza berezitua izango da datozen asteotan.

Udaletik adierazitakoaren arabera, “helburua bikoitza da, beraz: Bermeoko ekonomia berraktiba-tzen laguntzea eta herritarrei eta kanpotarrei hegaluzearekin egindako pintxo hoberenak eskura jartzea”. Parte hartzeko formula nahiko erreza da. “Lau gauza besterik ez dira egin beharko: foiletoa taberna parte hartzaileetan bertan edo Turismo Bulegoan hartu, pintxoak dastatu, probatu ditugunen arteangehien gustatu zaizkigun 6ak aukeratu eta foiletoa uztailaren 28a baino lehen Bermeoko Turismo bulegoan entregatu”. Tabernek pintxoa jan dela egiaztatuko dute, bestalde. “Guztira, 15 tabernek parte hartuko dute. Hala ere, ez da beharrezkoa izango 15 zigiluak eskuratzea”, atzo udaletxean egindako aurkezpenean azaldu zutenez. Nahikoa da 6 dastatzea eta beste horrenbeste zigilu eskuratzea lehiaketa honetan parte hartzeko.

“Gainera, parte har-tzen duten pertsona guztiak Bermeo Tuna WorldCapitaleko kontserben hiru loteren zozketansartuko dira”. Berau uztailaren 29an egingo dela aurreratu dute. Tabernak identifikatzeko bereizgarri bat izango dute jarrita -Bermeo Tuna Pintxo Tour’ idatzita egongo da-. Establezimenduek, azkenik, euren pintxo proposamena 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara eskuragarri izango dute.