Ezohiko uda izango da, dudarik gabe. Baina egoerak eragiten dituen osasun neurri guztiak beteta, haimbat ekintza antolatu dituzte Bermeon udan honetan, bai eskaintza turistikoaren arloan zein kultur programazioaren arloan. Sei bisita jarri dituzte martxan, bisitariak erakartze aldera, eta bost kultur ekimen izango dira, besteak besta aire libreko zinema, Musika Astea edota Liburu Azoka izango dira eskuragarri bermeotarrentzat, “adin ezberdinei zuzendutakoak izango dira. Bai txikientzako eta baita, noski, nagusientzako ere”, Udaletik zehaztu dutenez.

Bermeotarrei dagokien ekimenen artean aire libreko zinema izango da nagusi, gaur, uztailaren 24ean eta abuztuaren 21ean. “Gainera, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan ere saioa egongo da, irailean. Saio hauek guztiak Goiko Plazan egingo dira, iluntzean, 21:30etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da aforoa bete arte (100 eserleku jarriko dira)”. Bestetik, Udaleko bozeramaileek azaldutakoaren arabera, uztailaren 14tik 19ra Liburu Azoka egingo da Lameran, eta udako beste ekimen bat ere mantenduko da: Musika Astea. “Aurrerago emango du Udalak egitarauaren berri, baina egunak itxita daude dagoeneko. Musika Astea abuztuaren 3an hasi eta 7an bukatuko da”. Azkenik, ekimen berri bat antolatu dute, Txagozatu izenburupekoa. “Uztailaren 15ean etxeko txikienei zuzendutako ekintza antolatu du Bermeoko Udalak: Txangozatu. Ekimen honetan 3 txoko jarriko dira eta hauetan magia ikuskizunak, ipuin kontalariak, zirkoa… egongo dira txikienek disfrutatu dezaten. 20 parte hartzaileko 4 txanda antolatu dira. Hau da, 5 urtetik gorako 80 umek hartu ahal izango dute parte. Talde bakoitzari ordu konkretu bat emango zaio hiru txokoetan umeek parte hartu dezaten (elkartze gunea Goiko Plaza izango da)”. Azkenik, abuztuaren 24tik 31ra “BBK Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltaria iritsiko da Bermeora. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako lanik onenen hautaketa bat ezagu-tzeko aukera izango da”

Aurtengoan eskaintza turistiko zabalaprestatu du. “Izan ere, asteko zazpi egunetan ekintzak eta bisitak egiteko aukera egongo da. Ekintzetako batzuk, gainera, Bermeo Tuna World Capitalekin batera” lankidetzan. “Ekimen guztiak itsasoa eta arrantzarekin lotuta daude, Bermeo bera ezingo bailitzake itsasorik eta arrantzarik gabe ulertu”, azaldu dutenez. Gaztelugatxera eguneroko bisitak -10:00etatik 19:00etara-; Bermeo Tuna Tasting, hegaluzearen eta hegalaburraren gaineko tailerra eta dastaketa -asteazkenetan-; Bermeo ezagutzeko txangoak, Itsasoa goza-tzen izenburu duen ekimena -Mundakako itsasadarra kanoetan ezagu-tzeko plan dibertigarria astearte eta ostiraletan-; Itsasoratzen gara delakoa Hegaluze (www.hegaluze.com) eta Bay of Biscay Sailing-ekin (www.bayofbiscaysailing.com) batera edota arrantzaleen kofradiara bisitak -ostiraletan (18:00) eta larunbatetan (11:00)- dira antolatutako ekimenak.