Hainbat erakunde publikoren oneritzia jasota, irailean ekin nahi diote Lekeitioko Mendieta on-tziolaren birgaitzeari. 300.000 eurotik gorako kostua izango dute lanek, Udalaren esanetan, eta uda pasata lehen fasearekin hastea dute helburu. Izan ere, orain dela gutxitik dira arkeologoak XX. mendeko eraikinean prospekzio lanetan. "Orain dela hilabete batetik, arkeologoak gune honetan lanean dabiltza azterketa historiko eta arkeologikoa burutuz. Ikerketa hauek lau hilabeteko iraupena izango dute eta, honen ostean, ontziola berreskuratzeko lehenengo faseko lanak hasiko dira aurtengo irailean", zehaztu dutenez.

Mendieta ontziola berreskuratzearena tirabira asko bizi izan duen proiektua da. Lehen faseko lanen adjudikazioa, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak -Kosta Mugapenaren ardurapean- iragan den urtean zabaldu zuena, hutsik geratu zen. Hori dela eta beste behin egin dute. "Ontziola egonkortzea dira lanon gakoa. Eraikina bera berregituratzea, beti ere kontuan hartuta Mendieta ontziola zegoen moduan utzi nahi dela, lehengoratu", gainertu du Lekeitioko alkate Koldo Goitiak. Proiektuan, hala ere, beste hainbat erakundek hartu dute parte. Udalaz eta Madrilgo gobernuaz gain, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza dira bidelagun.

Bigarren fase baterako geratuko li-tzateke ontziolaren ondoko eraikina errekuperatzea, sute batek 2007an larriki kaltetu ostean. "Orohar, eta proiektua osorik kontutan hartuta, bi milioitik gorako kostua" izango lukeela iritzi dio Goitiak. "Eta erakunde askoren parte hartzea duela" nabarmendu du. Izan ere, Udalak berak urte honetarako 30.000 euroko diru partida gorde du aurrekontuetan, baina iraganean ere inbertsioak eginak ditu, besteak beste, 2016tik 2018ra egindako egonkor-tze lan batzuk, Bizkaiko Forua Aldundiaren laguntzarekin egindakoak. "Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere lagundu dute, erakunde bien Kultura sailen bitartez. Gure ideia zera da: 2025 urterako, Lekeitiok 700 urte betetzen dituenerako, ontziola zen bezalakoa izatea", azpimarratu du. Espainiako gobernuak, bestalde, errekuperazio lanak adjudikatzeaz gain, gaur egun egiten ari diren ikerketa lanak bere egin ditu, Ondare Kulturalaren Institutuaren gidaritzapean.

Babestutako eraikina

1885 urtean jaiotako lekeitiar ontziola babestutako eraikina da, izan ere Kantauriar itsasaldean geratzen den erriberako aroztegietako bakarrenetarikoa da, Bizkaia aldean sikieran. "Euskal kostaldean mantentzen den eta oraindik berreskuratu daitekeen itsas ondarearen azken eraikinetako bat da. Eraikinaren oinarriak, zati handi batean, estruktura originala izaten jarraitzen du", Udalaren bozeramaileen arabera. Hori dela eta, 2010ean Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen -Lea ibarreko hainbat eraikinekin egindakoaren antzera-, bere berreskurapen proiktuan lagundu duen berebiziko izendapena izanik. "Ondorioz, garran-tzia eta balore kulturala duen ondaretzat" jo dute. Lekeitiok gorde nahi duen eraikina izanik, herri eta inguruko ondareri -Sosoaga dolarea, Marierrota itsas errota, Santa Katalinako itsasargia. Leako ibilbidea...- gehitu nahi dio Udalak.

Adituak ikerketa lanetan diren egunotan, aurkikuntzak ere egin dituzte. "Atzo -herenegun- bertan, XX. mende hasierako marmolezko bainuontzi bat aurkitu zen ontziola ondoan dagoen eraikinean, etxe honi bainuetxe erabilera ematen zi-tzaionekoa". Orain dela hilabete batetik, arkeologoak gune honetan lanean dabiltza, ostean lehen faseko lanak irailean hasteko. Hala ere, mendieta ontziolaren errekuperazioa bistaratzeko oraindik lan anitz da egiteke. Baina Lekeitioko udal ardurdunek 2025urtean zabaltzea dute begibistan.