Kostaldea

Gernika-Lumoko Udalak 105 aparkaleku ditu salgai Bekoibarran

15.06.2020 | 00:33

Gernika-Lumo – Gernika-Lumoko Udalak 105 garaje-plaza jarri ditu interesdunen eskura, 10 urterako eta 50 urterako emakida erregimenean. "Hamar plaza ditu 50 urterako kontzesiorako, 13.126,09 eurotan, eta ordainketa bakarrean ordaindu" beharko dela azldu dute Udaleko bozeramaileek. "Gainerako 95ak 10 urterako emango dira, hileko 40 euroko kuotarekin", zehaztutakoaren arabera. Horiek guztiak Bekoibarrako industrialdean daude, eta eskaerak aurkezteko hurrenkera zorrotzean esleituko dira.Inprimakiak udalaren web orriaren bidez deskarga daitezke, eta aurkeztu egin behar dira, Udaleko web orriaren egoitza elektronikoaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan bertan. Halaber, garaje-plaza horietan interesa duten pertsonek informazio gehiago eska dezakete HAZen, edo pleguak kontsultatuta udalaren webgunean, iragarkiaen atalean.