- Eusko Jaurlaritzako zenbait sailek merkataritza eta turismo enpresentzako ematen dituzten aparteko laguntzen gaineko informazioa plazaratu berri du Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak. "Laguntza horiek 15 milioi euroko zuzkidura dute, eta koronabirusaren krisiak eragindako sektoreen negozioak konpentsa-tzeko dira", gaineratutakoaren arabera. "Eskatzaile bakoitzak gehienez 3.000 euroko diru-laguntza jaso ahal izango" duela jakinarazi dute.

Jarduera nagusia turismoa edo merkataritza duten autonomoei eta enpresa txikiei emango zaizkie laguntzak, beti ere "negozio-bolumena kontuan hartuta". Bestetik, eta beste hainbat administraziotan gertatzen den moduan, "laguntzak jaso ahal izango dituzten negozioak izango dira osasun-alarmako aldian euren jarduera etenda izan dutenak, edo salmentetan %75etik gorako murrizketa izan dutenak".

"Diru-laguntzek erabili behar izango dira ondorengo gastuak ordain-tzeko: jarduera garatzen den establezimenduaren erosketa estaltzera bideratutako hipoteka-maileguen kuotei dagozkien ordainketak, edo alarma-egoera indarrean sartu eta 2020ko abuztuaren 31n elkarren atzean dauden hiru hilabeteri dagozkien establezimenduaren alokairu-ordainketak", udal bozeramaileek azaldutakoaren arabera. Informazio osagarria lortu nahi izanez gero, Merkataritzako Bulego Teknikoarekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Horretarako bideak hauek dira: gatc@gernika-lumo.net helbide elektronikoan eta 94 625 79 40 telefonoan.