LARMA egoera deituta, euskal musikagintza etenda geratu zen. Urruneko zein hurbileko herrialdeetan gertatu antzera, plataforma berrietara egokitu beharra izan zuten ehundaka taldek, Interneteko erremintak ezinbesteko bihurtuz sor-tzaile eta publiko arteko zubilana egiteko. Berau ere izan zen Nabil talde lekeitiarraren kasua. Hala ere, bere abeslari den Unai Egiak Covid&Cover izenburuko egitasmoa jarri zuen martxan. Eta azken asteotan zazpi bertsio aurekztu ditu. "Jendea entretenitzeko tresna izan da, baita nik ere arnas pixka bat hartzeko", Egiak dioenez. Bidea eginda, eta proiektua bukatutzat emanda, balorazio "positiboa" egin du. "Asko dibertitu naiz eta espera entzulea ere dibertitu izana. Oso pozik nago emaitzarekin".

"Ia bertsio denak euskal musikagintzako izen handiek egindako kantak dira", dioenez. Izan ere, zerrendan euskal kulturaren harribitxi bihurtutako kanta ugari daude: Sorotan Beleren Amaren Besoetan; Su Ta Garren Itxaropena; Itoizen Foisis jauna; Jainko Txiki eta Jostalari Hura Urte Zahar Ilun-tzean, EH Sukarraren Sentipenen Bihotza... Baita Ondarroko musikari Keu Agirretxearen Berdinduak kanta ere Covid&Cover egitasmoaren baitan da. "Guzti hauen artean, lizentzia txiki bat ere hartu genuen, Silvio Rodriguezen La era está pariendo un corazón kantaren bertsioa ere egin nuen. Baina euskal musikaren gustuko ditudan kantak nire egiten saistu naiz. Ba-tzuetan, moldaketa nabariak eginez. Besteetan, kanta errespetatuz", Egiaren esanetan.

"Baina helburu orokorra jendearengana heltzea izan da. Ikusten zuenak gogoko izatea". Lortu dute, zeren ikusle kopuru handia lortu du egitasmoak, "hasieratik uste genuena baino handiagoa. Harrera oso ona izan du", azaldu duenez. "Aurreko diskoetan egindako bideoklipek baino ikusle gehiago izan dute. Bisualizazio aldetik kopuru ederra lortu dugu. Eta nola ez, gustora!". Baita konfinamendu egoera musika sortzeko aukeragatik ere. "Izan ere, nik ere erabili izan dut burua okupatuta izateko. Jolas baten antzerakoa izan da: abesti orijinalak hartu, birpentsatu, prestatu eta kantatu".

Konfinamendua arintzeko proposamena oraindik ikusgai da Nabil taldearen Facebooken orrialdean -https://www.facebook.com/nabiltaldea/ helbidean-. "Astero edo jarri ditugu abestiak ikusgai. Ba-tzutan, hala ere, astean bi kanta jarri ditugu. Saiatu gara noizbehinka zeozer jartzen". Eta, bide batez, "denok igaro izan dugun egoera arintzeko baliagarriak diren kantekin aritu naiz, beti ere teknologiaren laguntzarekin. Musikari tzat baino "musikerotzat" bere buruan duen Egiaren esanetan, "gaur egun mugikorra hartu eta posible da kanta bat grabatzea, zuzenean sare sozialetara igotzeko. Eta aukera hori baliatuta, nik kantak grabatu, kitarra eta ahotsaz baliatuta", eta tadldekide batek eskegi ditu. "Jendea ere etxeetan izan da, berrogeialdian, eta horrek ere erantzuna hobeagoa izaten lagundu du".

Bestetik, eta Covid&Cover proiektuaz gain, Nabil taldea ez da geldirik izan azkenaldian. Lekittarrok Zaindu kulTuria egitasmoan parte har-tzaile ere izan dira. "Oso ondo aritu nintzen, polito", azaldu duenez. Orotara hiru kanta abestu zituen, Youtuberen bitartez.

Eta etorkizunerako? Egiak baditu zenbait kanta erdi prest, nahiz eta oraindik detaile guztiak airean diren. "Baditut zazpi edo zorti kantaren bozeto, baita Nabil taldearen disko berria izan litekeenaren ideia orokorra. Baina orandik idea orokor bat baino ez da, etorkizunean landu beharrekoa". Erritmo aldaketa ere izan liteke, nahiz eta taldeko abeslariak oraindik ez dituen pista larregi eman nahi. "Ikusiko dugu zein bidetik goazen".