- Ezohiko laguntza programa onartu du Ibarrengeluko Udalak. Aho batez adostutakoa, eta herritar, ostalari, negozio eta autonomoei covid-19ak eragindako galerak txikiagotzeko helburuarekin, 25.000 euro banatuko dituzte. “Herriko jarduera ekonomiko eta pertsona asko kaltetuak suertatu dira, eta guk bide horretan lagundu gura diegu, une honetan eta etorkizunean ere bai”, Jesus Mari Ziluaga alkateak azaldu duenez.

“Helbide fiskala eta jarduera Ibarrangelun daukeen autonomoentzako eta ostalaritza establezimenduentzako diru-laguntzak” onartu dira, lehendabizi. Eta jarduera etetera behartuta dauden autonomoek, enpresek eta establezimenduek ere laguntza jaso ahal izango dute. “Baita diru-sarrerak %50ean murriztu dabezen autonomoak edo herriko enpresak be. 900 euroko diru-laguntza bakarra emango” da, gaineratu dutenez. “Laguntza hauek bateragarriak dira edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen beste edozein laguntzekin”.

Ibarrangeluko Udalak laguntza puntualak emango dizkie familiei, oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostena jaso ondoren. Guztira 5.000 euro bideratuko dira. Azkenik, 2.000 maskara erosi dituzte, “eta heldu bezain laster herritar guztiei” banatuko dizkiete.