- EAj pozik agertu zen atzokoan udalbatzak hartutako erabakiarekin. "Gure helburua da turismo jasangarri bat lortzea, Gaztelugatxeko San Juanek dituen baloreak behar bezala azaltzea eta turismo honek Bermeoko ekonomian zuzeneko eragina izatea". Alegia, "Bermeo Gaztelugatxerako sarrera natural bilakatutea". EH Bilduk eta Guzanek, bestalde, gogor salatu zuten EAJko Udal Gobernuaren jarrera, "beste behin" alderdiaren interesak herritarren interesen gainetik jartzen dituelako".

"Jarrera partidista" izatea egotzi zieten elkarri. Oposizioak "Aldundiak proposatu dituen neurrien kontra besterik" egiten ez duela kritikatu zuen EAJk, "ezelako irtenbiderik planteatu gabe. Erreza da borondate hoberenarekin egiten diren proposamenen kontra egitea eta soluziorik ez eskaintzea". EH Bilduk eta Guzanek, bestetik, "herritarren iri-tzia, eskaerak eta ekarpenak ez direla" udal gobernuaren "lehentasuna" salatu zuen.