Legegintzaldi berrirako lan-ildoak ezarrita planfgintza estrategiko baten bitartez, Markina-Xemeingo Udal Gobernuak bere lehen aurrekontuak onartu ditu. "Iazkoa baino %4,1 handiagoa" dena, 2020an guztira 5.338.550,14 euroko aurrekontua onartu du udal-korporazioak, EAJ-ren aldeko botoekin eta EH-Bilduk kontra bozkatu ostean. astu arrunta %40koa izanik, inbertsioetarako 151.348,66 euro bideratuko dira. Hobekuntzen esparruan, "aipa-tzekoak dira, besteak beste, Zelaibarrin kokatuko den kotxe elektrikoa kargatzeko puntua (18.000 euro), Beti Jai eta Izarbidean elkarteen lokaleko igogailuan hobekun-tza lanak (19.965 euros), polikiroldegiko deshumektadorea aldatzea (95.381,36 euro) eta herriko hiru gunetan doako wifi puntuak jar-tzea (7.808 euro)", Udaletik zehaztu dutenez.

Luis Egurrola alkateak zuzenduttako udal-gobernuak bestelako partida batzuk ere zehaztu dira aurrekontuan. "Indartu nahi den alorretako bat turismoarena da", adibidez. Horretarako,"mxturismoa.eus webgunean eguneraketak eta mugikorrerako egokitzapena egingo dira, baita QR kodeak eta mapa turistiko berria landu ere". Eta soberakinetik jasotako diruarekin beste inbertsio batzuk egingo dituztela nabarmendu dute. Hala nola, "Zelaiko jolasgunea konpondu eta estalpea jartzea (azpiegituren diru-laguntza bideratu da), Barinagako elkarte ondoko aldapa egitea (diru-laguntza bideratu da) eta Larruskaingo 26.519,50 metro karratuko lursail baten erosketa" egingo direla zehaztu dute. "Aurrera begira, proiektu gehiago bideratuko dira soberakinetik, unean uneko lehentasunen arabera". Azkenik, herriaren barne segurtasuna hobetzea, hainbat ikastaroen antolakuntza, kale garbiketarako makina berria renting bidez eskuratzea eta trintxeren ibilbidea egokitzea ere egingo dira. "Aipatu baita Administrazio Publikoko langileen soldatan eman den %2ko igoera ere kontenplatzen duela aurrekontuak", gaineratu dutenez.

Markina-Xemeingo udalak diru gehiago izango du aurrekontuan, "diru-sarrerei dagokienez, igoera txiki bat" izan delako, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako Udalkutxaren likidazio positiboaren aurreikuspena aintzat hartuta. Baina gastuen kapituluan, hamar eurotik lau jasotzen ditu aurrekontuaren esparru honek. Eta hori dela eta etorkizunera begira "plan estrategikoa izango du Udalak, energia eraginkortasuna hobetzea helburu dutelarik. Plan hau aurrera eramateko "auditoria bat" egingo dela azaldu dute, Markina-Xemeingo energia kontsumoa neurtzeko, "eta horren arabera legealdi osorako ekintzak zehaztuko dira, unean uneko dirulaguntzei lotuta betiere". Alor honetara bideraturiko aurtengo inbertsioa 101.638,88 eurokoa da eta %60ko diru-laguntza jaso da Foru Aldundiaren partetik, Udaletik hala adierazitakoaren arabera.

Gastu arrunta gutxitzea ere helburua izango dute udal ordezkari markinarrek. "Dauden medioak optimizatzeko lehentasun moduan finkatu ditu Udalak aurten, batez ere, herriko eraikin publikoen erabilera optimizatzeko. Horrez gain, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra bukatutzat ematea eta Markina-Xemein eta Etxebarria arteko sahiesbidearen proiektua aurten amaitzen laguntzea lehentasunen artean finkatu ditu Udalak, biak ere Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean" oinarrituta.