Gernika-Lumo - Bada mystery shopper edo bezero misteriotsuaz ezagutzen den harreta neur-tzeko sistema bat, bezeroen asebetetze-mailaren gaineko informazioa ematen duena. Eta beroni jarraiki, Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak nota bikain bat lortu du. “Lortutako batez besteko balorazio orokorra 100etik 97,5 puntukoa da”, azaldu dutenez.

Basquetour agentzia publikoak egindako neurketan emaitzak positiboak lortu ditu Gernika-Lumoko bisitarien arreta zerbi-tzuak. “Azterlan horrek emaitza oso onak eman ditu, eta zerbitzuaren kalitate-estandarrak oso ondo bete dira”. Lokalaren instalazioari lotutako hainbat dimentsio neurtu dira, lege-betekizunak eta bezeroari helmugari buruz emandako informazioa ebaluatu dira, “bai eta zerbitzua ematen duten langileen balorazioa ere”. Orotara 13 alderdi neurtu dituzte, eta “11tan puntuazio gorena lortu du udal erakundeak”.

Aldez aurretik, Turismo Bulegoak bazuen Q ziurtagiria ere. Berau lortu zuen “Euskadiko lehen bulegoetako bat” izan zen. Eta ondoren beste lorpen batzuk ere gauzatu ditu, hala nola “Bikaintasunarekiko Konpromisoaren Diploma, Euskalitek 2016an emandakoa”. - I. F.