Gernika-Lumo - Pony Bravo, Stainded Blood, Mocker’s, Los Hermanos Cubero, MoonShakers, Arima eta Urgatz. Musika talde hauek dira Lekuek festibalak bere kartelean izango dituen talde berriak. Gernika-Lumon egiten den jaialdia maiatzaren 7tik 14ra ospatuko da, udalerriko hainbat txokotan.

Antolaketa taldeak dagoeneko iragarri ditu festibalaren barnean joko dituzten zenbait talde: Euskal Herriko Sua, Lisabö, Orreaga 778 eta Gaizka Insunza, Madrildik Wormed metaleroak eta Ash Grunwald australiarra bere rock gogor eta intentsuarekin. Etorkizunean ere konfirmazio berriak izango direla zehaztu dute antolatzaileek.

bonoak salgai Musika aste guztirako bonoak salgai direla jakinarazi dute “musika aniztasunaren” adierazle den Lekuek festibaletik. Bono horiek 25 eurotan dira salgai. “Internet bidez www.gernikakolekuek.com webgunean eros daitezke, edo Gernikako Astra, Aterpe, Ospa eta Zaplast tabernetan lor ditzakezue, aukeran bona eta poltsa 30 euroren truke”. - I. F.