HISTORIA luzeko ingurunea da, iragandako mendeetan herrixka ere izan zena. Bertatik pasatzen da, Gernika-Lumotik etorrita Larrabe-tzu alderantz, Done Jakue bidea. Eta badu eliza bat, Martin deunari eskainia, X. mendean eraiki zutena eta XVI. mendean berreraikia izan zena. Baina pasadan asteburutik Morgako Meakaur auzoak badu beste harribitxi bat. Zeruko ataria izenburupekoa eta elizaren atarian kokatutakoa, Alberto Palomera eta Rober Garay sortzaileek egin dute. Ez hain urrun den "infernuko ahoa" delakoarekin alderatuta, obrak zerua du jomuga.

"Honelako esku-hartze artistiko hau egiteko ez da leku hobeagorik", artistek ziotenez. Urdin kolorekoa, "zabaltzen den lehioa bat irudituz", non aingeru bat irtetzen den. "Paisaiarekin elkarreraginez, indar berezia duela" azaldu zuten egileek. Izan ere ez da hain urrun Larrabetzuko beste gune bat, infernuaren ahoa, Goikolexean, non Erdi Aroko irudigileek euren testigantza utzi zuten. Meakaurgoa, hala ere, "zerua zabaltzearen gunea da". "Bata bestearekin alderatu nahi izan genuen, harremana izan zezaten", zioten Le Patafisic Cabinet taldea osatzen duten biek. "Eta pentsa baino buelta gehiagi eman dizkiogu proiektuari, ez bakarrik kokapenaren inguruan, baizik eta koloreen erabileran ere. Urdin koloreari dagokionez, tono berezia erabili dugu; forma aldetik ere, zirkulua. Eta materialea ere berezia da", mago berezia erabili dutelako asfaltoaren gainean egindako obra "ahal bezain beste mantentzeko".

Bai Garayk zein Palomerak Meakaurren egindako interbentzioa "berezia" dela zioten. "Ez bakarrik auzo eta ingurune guzti honek honek duen historia luzeagatik, baizik eta sinbolikoa ere badelako. Energia asko duen puntua da". Hain bistara "ez den lengoaia aurkitzeaz aparte, ezkutuan den mundu horri ebatu diogu lan hau egiteko. Eta elizaren arkupearen aurrean jarri dugu, jendearen bistara", aipatu zutenez. Helburua zera izan da: "bi zerua artekokomunikazio bakarra eragitea". Eta bi gailu erabili dituzte euren sorkuntza lanean: pektometroa eta zianometroa, aingeruen ataria irudikatzen duen "hain berezi den urdin kolore hori lortzeko erabili ditugunak".

Eskarmentua badute Palomerak eta Garayk Busturialdeko zenbait gune historiko ekintza artistikoetara zabaltzen, izan ere obra ezberdinak egin dituzte eskualdean, 2012 urtetik aurrera. Ereñon, adibidez, antzinako harrobian ezarri zuten euren artearen eta naturaren behatokia, non aire libreko eskultura multzoa eraiki duten. Busturian ere, badute beste lan bat, demo geodesiko bat. Morgak orain badu berea Meakaurren, baina etorkizunean Elantxoben kokatuko dute beste bat, nahiz eta oraindik ez duten detaile zehatzik eman nahi. "Urdaibaik indar berezia du, non natura eta gizakia elkar-tzen diren. Eta nahiz eta hainbat txoko dituen, artelanak kolokatzeko aproposak, guk bereziak hautatzen ditugu".

Bigarren zerua Prozesuari dagokionez, "Morgan espazioaren diagnostikoa" egin zuten lehendabizi, "eta ingurua ate bat irekitzeko egoki" ikusi zuten. "Berehala hartu zuen atariak zizelkatutako aingeruarekin erreproduzi-tzen zuen forma, hori baita elizarako bidea irekitzen diguna. Bere barnean, bigarren zerutik gure mundurako sarbidea dago", ziotenez, Artelanaren interpretazioan sakon-tzeko, hala ere, informazioa eskaintzen duen erakusketatxoa ere da zabalik, Martin deunaren elizaren aterpean kokatzen dena.

Aurkezpenean izan ziren Morgako alkate Maria Teresa Artetxe, Kultura zuzendari Andoni Iturbe eta Euskara, Kultura eta Kirol sailaren diputatu Lorea Bilbao, besteak beste. Eta bai Artetxek zein Bibaok artistek egindako lana eskertu dute. "Morgak badu bereizgarri berria", zioen Aldundiko ordezkariak, zeinek "X. mendeko artearen erakusgarri den eliza aurrean mende honetako beste obra bat" jartzeaz jardun zen. Artetxek, bestetik, erakundeei eman zien eskerrak, "Meakaurren egindako proiektuan berebizikoa zen laguntza ematearren".